KLIK

«Femmes et Moto», emakumeen jaialdia

Irudikoa ez da atzo goizean Japonian egindako MotoGPko Sari Nagusia. Asteburuan, Aspres-sur-Buecheko Aerodromoan (Estatu frantsesa), emakumeentzat egindako “Femmes et Moto” lehen moto jaialdiaren une bat da hain zuzen ere. 2017an Harley Davidson markako moto baten atzeko eserlekutik Kalifornia (AEBak) ezagutzeko bidaia egin zuen Alice Peuple gidariak antolatuta -sare sozialetan ere oso aktiboa-, ekintza ugari egin dira ostiraletik igandera bitartean: errepide barruan eta kanpoan paseoak, hitzaldiak, kontzertuak... Olivier CHASSIGNOLE | AFP