Maddi TXINTXURRETA
ZARAUTZ

«Txiki» eta Otaegi oroitzera batu dira hainbat lagun eta haize bolada bat

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatutako ekitaldi batek Jon Paredes Manot «Txiki» eta Angel Otaegi ETAko militanteak oroitu zituen atzo Gudari Egunez, haien heriotzaren 47. urteurrenean. Erregimen frankistak FRAPeko hiru pertsonarekin batera fusilatu zituen 1975eko irailaren 27an.

Dozenaka lagun elkartu ziren atzo Zarauzko hilerrian, «Txiki», Otaegi eta gainontzeko militanteak omentzeko.
Dozenaka lagun elkartu ziren atzo Zarauzko hilerrian, «Txiki», Otaegi eta gainontzeko militanteak omentzeko. (Gorka RUBIO | FOKU)

Zarauzko hilerrian hainbat pertsona elkartu ziren, senideak tartean, “Txiki”ren hilobi aurrean. Helduak ziren gehienak, baina gazteak ere baziren, belaunaldi berrienak ere bai, kotxe-kapotan ala aitaren soinari itsatsita. Gakoa da zer iritsiko zaien horiei hemendik urte batzuetara, artean memoria zer den ez dakitenei. Haizeak zakar egin zuen une batzuetan. “Txiki”ren hilobian idatzirik, hauxe: «Haizea balez gelditu nahi ukan dute».

Jendea iristerako hilobiaren gainean zeuden ikurrina eta bandera errepublikanoa. Paredes zarauztarraren eta Otaegi azpeitiarraren argazkien ondoan, beste hiru, Xose Humberto Garcia Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo FRAPko kideenak, bostak fusilatu baitzituen Francoren erregimenak 1975eko irailaren 27an. Irailak agurtu zituen eta urtero, irailez, oroitzen dituzte senide, lagun eta herritarrek. Hala izan zen atzokoan ere.

Atzerago ziren “Piru”, “Tapi” eta “Xenki”ren argazkiak ere, fusilamendua ez beste modu batera hiltzeak ez baitu esan nahi erregimen frankistaren biktimak ez direnik, Martxelo Alvarez 1936-1977 elkarteko kidearen hitzetan. Lorez atondu zituzten zortzien argazkiak, «askoz gehiago» direla jakin arren.

Horien artean, “Murgi”, “Xenki”rekin batera Guardia Zibilak hil zuen ETAko militantea. Istorio horien atzean urte luzez mantendutako isiltasuna gaitzetsi zuen Alvarezek, baina gauzak aldatzen ari dira. «Orain, jendearen, memoria elkarteen, alderdien eta beste askoren bultzadari esker, gai gara hitz egiteko, gertatu zena argitara ateratzeko eta kontaketa ofiziala goitik behera gezurtatzen duen kontaketa bat eraikitzeko», agertu zuen.

Garai horiek

«Garai aztoratuak bizi ditugu», aipatu zuen Alvarezek, hala Estatu espainiarrean, nola Europan eta munduan, eta zehatzago eta berriena, Italian. «Ikusten ari gara gaindituak uste genituen balio eta egoerak berriro agertzen ari direla. Hain justu, pertsona hauetako bost fusilatu egin zituzten duela 47 urte, gaur egun indartzen ari diren balio horietan oinarritutako erregimenaren kontra borroka egin zutelako», esan zuen.

Atzo bezala, 1975etik urtero egiten diren ekitaldien garrantzia nabarmendu zuen Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kideak: «Horrelakoen bidez gure burua aldarrikatzen ari gara».

Kantuz eta aurreskuarekin omendu zituzten militante independentistak. “Eusko Gudariak”-ekin amaitu zen ekitaldia. Loreak gelditu ziren “Txiki”ren panteoiaren altzoan.

Sortu llama a seguir luchando «frente a la resignación»

Con motivo del 47 aniversario de los fusilamientos de “Txiki” y Otaegi, Sortu se movilizó en treinta comarcas y localidades de Hego Euskal Herria bajo el lema “Independentziarako indarra” para recordar a «todas las personas que han aportado esperanza y han luchado por Euskal Herria». Haimar Altuna, miembro del Consejo Nacional de Sortu, señaló en Bilbo que «en esta época de incertidumbres, frente a la resignación, apostamos por la lucha en la calle e instituciones». «Este pueblo tiene que ponerse en pie para lograr la independencia, la libertad, la igualdad y la justicia social», clamó. Se han anunciado actos para los próximos días en Bergara, Zumaia y Amurrio. GARA