NAIZ
BEGIRADA

Ahaztutako biktima baten memoria berreskuratzen

Hamasei urte zituen Migel Angel Iturbide zugarramurdiarrak, Jesus eta Juan Pedro anaiekin txekor batzuk mugaz bestaldera pasatzen ari zela, guardia zibil batek bizkarretik tiro bat emanda hil zuenean. 1967. urteko azaroaren 7 eta 8 artean gertatu zen eta, bertsio ofizialaren arabera, Iturbidek tiro egin zuen lehenbizi eta guardia zibilek erantzun egin zuten. Xabier Susperregik gertakariak ikertu eta 2021ean liburu bat argitaratu zuen. Atzo, 55 urte beranduago, senide, lagun eta Udaleko ordezkariek Pello Iraizozek egindako monolitoa inauguratu zuten, Jangoneko Bordako gaztea hil zuten lekuan bertan, Laputseiko zokoan.