lauaxeta saria, iratxe fresnedaren «Tetuan» filmeari

Iratxe Fresneda zinemagile eta GARAko kolaboratzailearen “Tetuan” filmeak Bizkaiko Aldundiaren 2022ko Ikus-entzunezkoen Lauaxeta saria jaso zuen atzo, Bilbon euskara protagonista izan zen ekitaldian. Euskaraz mintzatu ziren baita ere ohorezko saridunak: Hanna Lantto filologo finlandiarra, Rafael Yuste neurobiologo ospetsua eta Buenos Aireseko euskal etxeko ordezkaria. Oskar MATXIN