A.U.L.
ALAVES

Azken orduko hiru etorrera merkatua ixteko

Ornellak Zubietan debutatu zuen Bartzelonarekin.
Ornellak Zubietan debutatu zuen Bartzelonarekin. (REAL SOCIEDAD)

Alavesek zukua atera zion merkatuko azken egunari. Aurten minutu bakarra jokatu ez duen Abdulai Murakamirekin kontratua bertan behera uztea adostu eta hiru jokalari fitxatu zituen, bigarren itzuli gogorrari begira taldea sendotzeko asmoz.

18 urte baino ez dituzte Bartzelonak ekainera arte utzitako Ornella Vignolak eta Esther Labordek. Gazteak eta onak dira, 20 urtez azpiko Mundu Txapelketa eta 19 urtez azpiko Europako Txapelketa eskuratu baitzituzten udan. Laborde sakontasun handiko eskuin hegalekoa da eta Bartzelonaren filialetik dator. Ornellak erasoko postuetan jokatzen du eta Ligako lehen itzulia Sevillan utzita eman du, baina apenas 29 minutu jokatu ditu guztira. Biek debutatu dute lehen talde gorri-urdinarekin eta Ornellak Txapeldunen Ligan ere izan ditu minutuak.

Azkenik, Sport Club Internacionaletik datorren Jullia Moreira aurrelari brasildarra ere fitxatu dute gasteiztarrek.