GARA
DONOSTIA

AHTaren lanek Arrasateko Lezetxikin eragindako kalteak, argitara

Euskal Herriko kobazulo garrantzitsuenetako batean, Arrasateko Lezetxikin, kalte nabariak eragin ditu AHTaren eraikuntzak. Eskualdeko espeleologia zaleek erakutsi dituzte horiek, atzo argitara emandako bideo eta irudien bitartez. Besteak beste, bide bat itxita gelditu da eta metalezko sarez osatutako horma bat jarri dute.

Lezetxikiko Azpikobidea delakoan topaturiko lur-jausia.
Lezetxikiko Azpikobidea delakoan topaturiko lur-jausia. (AHT GELDITU)

Arrasateko Lezetxiki Euskal Herriko aztarnategi garrantzitsuenetariko bat da. Bertan aurkitu zuen Jose Migel Barandiaranek Euskal Herrian aurkituriko gizaki aztarna zaharrena, emakume baten besondoa, duela 80.000 urtekoa. Haginak ere agertu dira, eta ikerketak Erdi Paleolitoraino heldu dira. Orain, aurkitu zenetik ia mende oso bat igaro denean (1927an argitara atera zen), txikizio nabarmenak gertatu direla egiaztatu dute eskualdeko espeleologia zaleek, harriduraz eta haserre. Horiek publikoki salatu dituzte, bideo eta irudien bitartez, AHTaren egitasmoaren ondorioak direla agerian jarriz.

Ohar bat ere plazaratu dute: «Espeleologia zaleok, Arrasate eta inguruotakook, bi urte dela konturatu ginen Lezetxiki kobazulo barruko ohiko bide bat etenda zegoela. Barreneko galerietarako bidea berriki eroritako harri handiz zegoen estalita, guztiz. Garai hartan, AHTaren obrak zirela eta, ia egunero izaten ziren leherketak eta hauek sortutako dardarek eragindako lur-jausia izan zitekeela pentsatu genuen».

«Aurtengo urtarrilaren hasieran, aipatutako barreneko galeria horietara iristeko beste bide bat bazegoela jakin genuen eta aztertzeari ekin genion. Astebete dela egin genuen aurreneko saiakera. Etendako bidearen eta gainerako bideen gainaldetik igarotzen da guretzako ezezaguna zen pasabidea. Amaieran, 15 bat metroko jauzia du, azpitik datorren ohiko bidearekin batzen dena», jakinarazi zuten.

«Zailtasunak zailtasun, iritsi ginen jauzira. Kobazuloa ondo argiztatu eta inguruan genuena sinetsi ezinik gelditu ginen. Zer zen hura! Izugarrizko kareharri eta lur-jausia, azpiko galeria guztiz estaltzen zuena. Harri askatzearen jatorriari erreparatu genionean ikusi genuen astakeriarik beldurgarriena. Goraxeago, 40 bat metro aurrerago, askatzearen sorburuan metalezko sarez eta xaflez osatutako horma antzeman genuen. Hobeto aztertu ondoren, AHTaren tunelaren kanpo estaldura zela egiaztatu genuen. Bai, AHTaren tunela Lezetxiki barruan egin dute, haitzuloa zulatuta».

Segurtasuna bermatzeko, beste egun batean itzultzea erabaki zuten, material egokiagoa erabiliz. Hala, joan den larunbatean bildu zituzten orain zabaldu dituzten bideo-irudiak eta argazkiak, «egindako izugarrikeria» argitara ateratzen dutenak.

«Triskantza onartezina»

«Kalte horiek guk ikusi ahal izan ditugunak baino ez dira», ohartarazi zuten. «Ez dugu zalantzarik kaltea handiagoa izango dela, agerian ez badago ere. Jakinekoa baita AHTaren obrek kalte handiak eragin dituztela gure bailaran».

«Abiadura handiko trenaren lanek gure herrian egindako enegarren triskantza irmoki salatu gura dugu», erantsi zuten. «Onartezina da Lezetxiki modu horretan suntsitzea, Arrasateko eta Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsua dena eta guretako kobazulorik kuttunena dena».

Un túnel para llevar el TAV a Bilbo por 766,58 millones

El Ministerio español de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana (Mitma) ha aprobado definitivamente el ‘‘Estudio informativo de la nueva red ferroviaria del País Vasco. Corredor de acceso y estación de Bilbao-Abando’’, así como su expediente de información pública y audiencia, según publicó ayer el Boletín Oficial del Estado (BOE).

El Gobierno español acuerda aprobar la alternativa informada favorablemente por la declaración de impacto ambiental, que consiste en la alternativa 1 (este) para el corredor de acceso. Esta opción es la que plantea un túnel desde el río Nerbioi, a la altura de Lapatza, en Basauri, hasta la futura estación soterrada de Abando.

En el estudio informativo aprobado ahora no se detalla cuándo se ejecutarán las obras, pero sí se fija un presupuesto de 766.580.614,16 millones.GARA