2025 AZA. 04 LAU ETA ERDIKO TXAPELKETA 2025 Senar, Amianorekin B Serieko final handian Senarrek Amiano gainditu zuen ligaxkan. (Jon URBE | FOKU) A. G. Amianoren aurkaria Beñat Senar izango da, larunbat honetan Irungo Uranzu pilotalekuan, B Serieko Lau eta Erdiko Txapelketako finalean. Atzo Tolosako Beotibarren elkartu ziren zaleek ez zuten hastekorik ere izan beren gozamenerako, Senarrek ia-ia gordinik jan zuen-eta aurkaria. Partzialak hasieratik oso nabarmenak izan ziren: 5-1 eta 7-2 hasteko, eta handik aurrera are eta nabarmenago: 12-4, 18-5 eta 22-6. Kolorerik ez, ataundarraren gerriko gorria izan ezean.