Aberatsenen zerrendan sartu da Jainaga, Israelekiko tratuen ikerketa betean

Sidenorreko presidentea, Jose Antonio Jainaga, Forbes aldizkariaren zerrendan sartu da, Estatu espainoleko ehun pertsona aberatsenen artean; Israeli armetarako altzairua salduz «genozidioaren konplize» izateaz akusatuta Auzitegi Nazional espainolean deklaratu baino egun gutxi lehenago izan da.
Inditexeko fundatzailea, Amancio Ortega, da berriz ere zerrenda horren buru: 109.000 milioi euroko ondarea du. Euskal herritarrak ere ageri dira aberatsenen artean; Daniel Mate, besteak beste. Glencore multinazionaleko bazkideak 2.500 milioi euro ditu. Jainaga, 96. postuan sartu da, 450 milioi eurorekin.
Estatu espainoleko aberatsenen podiumerako igoera hori Auzitegi Nazionalean deklaratu baino egun gutxi lehenago jakin da. Antza denez, Jainagak altzairua saldu dio Israeli armagintzarako, Gobernu espainolari baimenik eskatu gabe eta erregistratu gabe.
Datorren asteazkenean, hilaren 12an, deklaratzekoa da Sidenorreko presidentea, kontrabandoagatik eta genozidio edo gizateriaren kontrako delitu batean konplizitatez parte hartzeaz akusatuta.
Berarekin batera, Israel Military Industrie (IMSI) armak fabrikatzen dituen konpainiako bi zuzendari daude deklaratzera deituak. Comunitat Palestina Catalunya-Terra Santa elkarteak jarritako kereila baten ondorioz abiatu zen prozedura baten barnean deklaratuko dute bai Jose Antonio Jainagak, bai IMSI konpainiako bi zuzendariek.
Jainaga enpresari euskaldun nagusietako bat da, eta harreman estua du Lakuako Gobernuarekin, Talgoren jabetzari eusteko operazioan ikusi den bezala. «Euskal partzuergoa» deitutakoaren buru izan da enpresaria.

Zupiria emula a Erkoreka en no reconocer lo que se ve en imágenes

1. Kapitulua: Adierazpena

Una marea humana en Bilbo con la causa palestina y por la oficialidad

San Mamés retumba por la libertad de los pueblos vasco y palestino
