Jauregi, Tubos Reunidos-en «zentzuzko» kaleratzeak egitearen alde
Lakuako Industria sailburuak, Mikel Jauregik, atzo esan zuen Tubos Reunidos enpresarentzat proiektu industrial sendo bat lortzea espero duela, «enpresaren etorkizuna eta Amurrioko eta Trapagarango lantegietako lanpostuak mantentzea bermatzeko» eta ez dadin beste behin «huts egindako erreskate» bat gertatu.
Adierazi zuenaren arabera, «enpresak 50 milioi balio du, baina ia 250 milioiko zorra du». Hori dela eta, berau bideragarri bihurtzeko plan bat behar dela esan zuen Jauregik.
Euskadi Irratian eskatu zien zuzendaritzari, langileei eta euskal erakundeei laguntza eman dezatela, bideragarria izango den eta inbertitzaile pribatuak sartzea bermatuko duen proiektu bat adosteko.
Nolanahi ere, bideragarritasuna lortzeko «enplegu aldetik berregituraketa bat egin behar balitz, ahalik duinena eta zentzuzkoena izatea eta gizartean ahalik eta eragin txikiena izatea» planteatu zuen sailburuak.
Trapagaran eta Amurrion iragarritako enplegu erregulazio espedientearen (EEE) aurka sindikatuek iragarritako grebei buruz Jauregik azpimarratu zuen «mundu guztia dela libre bere eskubideak erabiltzeko» egokitzat jotzen duten moduan, baina zalantzan jarri zuen horrek lagunduko ote duen enpresarentzat etorkizuna izango duen irtenbide bat bilatzen.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
