Kantinera bati ukituak egiteagatik Alardeko agintari bat zigortu izanak erreakzio matxista piztu du Irunen
Irungo Alarde tradizionalarekin lotutako 200 bat pertsonak protesta egin zuten Alardearen Batzordeak agintari bat, kantinera bati ukituak egiteagatik, zigortzeko hartutako erabakiaren aurka. “El Diario Vasco” egunkariak jakinarazi zuenez, kantinerak azaldu zien «portaera desegokia» izan zuela aipatu agintariak berarekin, hau da, «ukituak» egin zizkiola. Momentuz, judizializatu gabe dago kasua. Emakumeak azaldu du «presio asko» jasotzen ari dela salaketa ez jartzeko.
Testigantza horren ondorioz, astelehenean egindako bilera batean, Alardearen Batzordeak agintari hori zigortzea erabaki zuen: kargugabetu egingo dute, eta litekeena da datozen bi urteetan ezin desfilatzea.
Hala eta guztiz ere, Alarde diskriminatzaileko pertsona talde zabal batek ez du erabakia onartu. 200 kide inguru asteleheneko bilera egin zen lekuaren aurrean bildu ziren, Alardearen Batzordeko eta Agintarien Batzordeko kideei errieta egitera, sarreran zein irteeran. Zuzendaritzaren dimisioa eskatu zuten garrasika.
Alarde tradizionalak ez du horren berri eman ofizialki, baina hedabideetara zabaldu da, eta zalaparta handia sortu du herrian, sare sozialetan ere mezu ugari zabaldu baitira. Ezarritako zigorra 30 eguneko epean errekurritu daiteke.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
