Franck FIFE AFP
KLIK

140 km/h-ko ziztuan, izotz pistari itsatsita

Neguko kiroletan antzinakoenetakoak dira skeleton, luge eta bobsleigh espezialitateak: lera batekin izotz pista ahalik eta azkarren jaistea da kontua. Lehen biak bakarkakoak dira; aldea kirolariaren posizioan dago, skeletonen ahuspez etzanda baitoa -irudiko Kelly Curtis bezala- eta lugen, ahoz gora. Bobsleigha taldekakoa da. Maldan behera 130-140 kilometro orduko abiadura hartzeko gai dira. Ikuskizun itzela da. Beldurtzekoa, nolabait. Milan-Cortinako Jokoetan, dominen lehia hasteko zain, entrenamenduetan ari dira hiru modalitateetan.