INA FASSBENDER AFP
KLIK

«Dog Town», txakurren hiri bat Sisimiuten

Groenlandiako Sisimiut hirigune nagusitik kanpo, badago beste hirigune bat, berezia benetan. Mendiak negu sasoian elurrez inguratuta egoten dira, baina bertako biztanleak dira berezienak, “Dog Town” izenez ezaguna da lekua; izan ere, bertan mila lera-txakur inguru bizi dira, ez baitute hiri barruan bizitzerik. Hegoaldean dago Sisimiut, eta txakur-leraren jardueragatik oso ezaguna da hiria. Lurraren berotzearen eraginez gero eta laburragoak dira neguak bertan, eta gainera, turismo sektoreak gero eta indar handiagoa hartu du, “dogsled” birak direla eta.