Ondarroar jatorriko Itoitz ontziaren bila dabiltza Galizian, eskifaia asteartean onik ebakuatu ostean

Erreskate taldeak jatorriz Ondarroakoa den Itoitz arrantza ontzia aurkitzen saiatzen ari dira Galiziako uretan. Zantzu guztien arabera, hondoratu egin zen denboralearen ondorioz. Tripulatzaileak beste arrantza ontzi batek erreskatatu zituen asteartean. Ontziak bere izena mantentzen badu ere, urteak dira Coruñako kaitik egiten duela lan.
Itsas Salbamenduak jakinarazi zuenez, asteazkenetik ostegunerako gauean, Itoitz ontziari dagokion irrati balizaren seinalea galdu egin zen eta, azken erreferentziaren arabera, litekeena da Peñas lurmuturretik 65 milia ipar-mendebaldera egotea. Ontziaren posizioa, norabidea, abiadura eta identitatea zuzenean transmititzen duen irrati sistemaren seinalea ere galdu egin zen.
Ondarroan du jatorria ontziak, eta Javier Sar armadore eta Coruñako Muxia herriko alkatearena da. Itsasontzia jitoan zebilen joan den astelehenetik; istriborrera okertuta zihoan, ziurrenik krosko zulo batek eraginda.
Itsas Salbamenduak atzoko 09.00ak pasatxo bidalitako jakinarazpenean adierazi zuenez, arrantza ontzia jitoan zebilen eremuan 9 metrorainoko olatuak zeuden, eta horrek eragotzi egiten zuen Alonso de Chaves atoiontziak esku hartzea. Itsasoa baretzeko zain zeuden.
Itsas Salbamenduak aipatu eremua aztertzeko hegaldi bat egitea ere aurreikusi zuen, eguraldiak horretarako aukera emanez gero, arrantza ontzia hondoratu ote den egiaztatze aldera.
Maria Pita ontziak Itoitz amarratzea lortu zuen astelehenean, baina itsasoaren egoerak askatzea eragin zuen eta, ondorioz, ezin izan zuten portura eraman.
Itoitzeko tripulazioa zazpi lagunek osatzen zuten, eta asteartean Muxiako Abra arrantza ontziak ebakuatu zituen. Helimer 402 Itsas Salbamenduko helikopteroak Coruñara eraman zituen, ondoren. Arrantza ontziaren jabeak aditzera eman zuenez, tripulatzaileek ez zuten behar izan osasun zerbitzuek artatzea.

«La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel»

«Unea da kulturgintzan sortutako kontraesanei aterabide bat emateko»
Es sencillo: siempre queremos que gane nuestro equipo, y en todo caso un vasco

Ataque a gran escala de EEUU e Israel contra Irán para asaltar el poder
