ATZERA BEGIRA

Hala Bedi irratiak liburu-dokumentala kaleratu du 30. urteurrena ospatzeko

Hala Bedi irratiak 30 urte bete ditu, eta hori ospatzeko, ostegunean Gasteizen estreinatuko duten eta hedabidearen historia errepasatzen duen film dokumentala egin dute. Filma «30 urte kolpez kolpe» liburuan bildu dute, kontatutakoa osatzen laguntzen duten irudi, dokumentu historiko eta enkarguz egindako komiki eta ilustrazioekin batera. 10 euroren truke, zinemarako sarrera, liburua eta DVDa eskura daitezke Hala Bedi tabernan.