2013/11/13

Sevilla II-ko euskal presoek 16 egun bete dituzte gose greban

Sevilla II-ko hamar euskal presok 16 egun bete zituzten atzo gose greban, espetxe horretan pairatzen dituzten muturreko bizi baldintzak salatzeko. Horien osasun egoera dela-eta, kezka areagotzen ari da senide eta lagunen artean, preso batzuek zazpi kilo inguru galdu dutelako dagoeneko. Urtzi Paul getxoztarra izan da protestak gehien kaltetu duenetariko bat eta berau utzi behar izan du. Espetxe Zaintzako epailearekin batzartuko dira abokatuak bigarrenez.

GARA BILBO
P012_f01

Gero eta kezkatuago daude Sevilla II kartzelan gose greban dauden 10 euskal presoen senide eta lagunak, 16 egun bete baitzituzten atzo gose greban, bizi duten «espetxe politika zitala» salatzeko, eta batzuek 7 kilo inguru galdu dutela jakinarazi zuten.

Urriaren 28an hasi zuten gose greba 11 euskal presok: Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarria, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul. Azken honek atzo utzi zuen protesta, bere osasun egoerak txarrera egin zuela-eta, eta espetxe berean dauden beste bi presok -Javi Agirrek eta Iñaki Arakamak- bezala, borrokaldiarekin bat egiten jarraituko du itxialdiak eginez.

Presoek pairatzen duten tratuaz kexatzeko ekin zioten protestaldiari gose greban jarraitzen duten hamarrek. Azaldutakoaren arabera, espetxeko bizimoduaren kronikan ohikoak dira «irainak eta mehatxuak, tentsio handiko uneak eta muturreko bizi baldintzak». Horien adibide dira, besteak beste, jarraian ezartzen dieten «bakartzea», patiora irteteko gainditu behar duten «detektorea», eta «barrabiletan eta zakilean» ukitu izan dituztela ere salatzen dute. Horrez gain, ez dute sendagilearen asteroko bisitarik, nahiz eta hainbati, gaitz kronikoa dutela-eta, mediku arreta bermatzera derrigortuta dauden.

Presoen abokatuak Espetxe Zaintzako epailearekin bildu ziren aurreko astean, eta honek presoen aldarrikapenak aintzat hartu eta espetxe zuzendariari bidaliko zizkiola adierazi zien. Egunotan atzera Espetxe Zaintzara joko dutela esan zuten. Horregati, presoei babesa adierazteko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute senide eta lagunek.

Bestalde, gose greban dauden presoen egoerak Gobernua «ez duela kezkatzen» esan zuen atzo Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainolak.

Emotivo adiós a Ana Gastesi antes de incinerar sus restos

Varias decenas de amigos y compañeros de exilio acompañaron ayer por la tarde a los familiares de Ana Gastesi, fallecida el pasado 6 de noviembre, en el crematorio de Biarritz, donde fueron incinerados los restos de la iruindarra de 81 años.

En el sencillo pero emotivo acto, una de sus sobrinas manifestó que «ha vivido muchos años fuera de casa y también ha muerto lejos de ella», e incidió en el deseo expreso de Gastesi de que sus cenizas reposaran en San Cristóbal, frente a Iruñea.

También tomó la palabra un representante del Colectivo de Exiliados Vascos que, tras retratar la trayectoria de la compañera, subrayó que «casos parecidos se pueden volver a producir entre las decenas de exiliados que hay por el mundo», algo que calificó como «intolerable en el momento político que se vive en Euskal Herria».

Los miembros navarros de Sortu Amaia Izko, Dani Saralegi y Peio Martinez de Eulate se desplazaron asimismo hasta la localidad labortana. Dirigiéndose a la exiliada, señalaron que «tu compromiso y tu lucha seguirán, también con las nuevas generaciones». A.M.

Confirmada la absolución por llevar fotos durante Korrika

El Tribunal Supremo confirmó ayer la absolución para los cuatro vecinos de Debagoiena juzgados en la Audiencia Nacional española por llevar fotos de presos vascos durante la edición de Korrika de 2011. En respuesta al recurso de casación interpuesto por la Fiscalía, el alto tribunal español resolvió que «no pueden tomarse, de manera inequívoca, por una forma de reivindicación o legitimación del terrorismo».

La Audiencia Nacional absolvió el pasado marzo a los cuatro ciudadanos vascos tras estimar que no hubo enaltecimiento. El Supremo considera que «por más que resulten sugestivos de cierta sintonía personal o política de los portadores de las pancartas con los fotografiados, lo cierto es que ni en las imágenes ni en los eslóganes que acompañaban a alguna de ellas cabe ver una concreta exaltación de las acciones criminales atribuidas a los mismos y tampoco de ellos como responsables». Asimismo, apunta que los hechos se produjeron en el contexto de un acto «no exento de connotaciones políticas, pero esencialmente cultural».

Por los presos y refugiados se movilizaron ayer 120 personas en la plaza de Arriaga de Bilbo. GARA