KIRMEN URIBE

«Bilbao-New York-Bilbao», serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz

Kirmen Uriberen «Bilbao-New York-Bilbao» eleberria serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz argitaratu dute Geopoetika, Toena eta Ilia University Press argitaletxeek, hurrenez hurren. 2009an Estatu espainoleko Narratiba Saria lortu zuenetik ibilbide galanta izan du nobelak, eta jada 14 hizkuntzatara itzulia izan da. Iaz Japonian sekulako arrakasta izan zuen. Bere azken nobelak, «Mussche» (Susa, 2012), ere bide beretik doa; oraingoz, euskaraz, gaztelaniaz (Seix Barral), katalanez (Edicions 62) eta galegoz (Xerais) atera da.