IDAZLE ESPETXERATUEN EGUNA

Euskal PEN-ek «Egin» egunkariko langile espetxeratuak gogoratu ditu Islandian

PEN Club Internationalek 32. aldiz antolatu du Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Eguna. Atzo, Islandian eginiko ekitaldian, Euskal PEN-ek parte hartu zuen eta euskal idazleen aldeko aldarria egin zuen. Aurten «Egin» egunkariko lankideak gogora ekarri dituzte, bai datozen egunetan libre geratuko den Teresa Toda «Egin»-eko zuzendaria bai espetxean geldituko diren beste langileak. Ateak Ireki atariaren itxiera ere salatu zuten, «onartezina den neurria delako Estatu demokratiko batean».