JAKIUNDE

Jose Luis Larrea, Victor Gomez eta Angel Zugaza «jakitun» izendatu dituzte

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak hiru kide berri ditu atzotik. Jose Luis Larrea Ibermaticako presidentea, Miguel Angel Zugaza Madrilgo Prado museoko zuzendaria eta Victor Gomez Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia katedraduna dira gainerako «jakitunekin» elkarlanean arituko diren adituak. Guztira 58 kide dira orain Eusko Ikaskuntzak sortutako akademian. Eratu eta abian jarri zenetik sei urteko ibilbidea burutu eta gero, Jakiundek bere burua erakunde gisa sendotzea lortu du.