XIV. EDIZIOA

Oskorrik emango dio hasiera Udagoieneko Ostera zirkuituari

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren 14. edizioa hasiko da gaur, Zallan, Oskorri taldearekin (Zine Antzokian, 20.00etan). Azaroaren 29ra bitartean, beste lau ikuskizun izango dira Bizkaiko beste horrenbeste udalerritan: Gatibu, Bilbon; «Gabrielen lekua» ikuskizuna, Bermeon; Benito Lertxundi, Basaurin; eta Eñaut Elorrieta, Ermuan. Oskorrik Zallan eskainiko duen emanaldian «Gabriel Aresti biszitan» lana eskainiko du. Sarrerak BBKren orotariko kutxazainetan daude salgai.