Oihane LARRETXEA

Aurrekontuak adosteko oztopo nagusia gainditu dute Bildu eta EAJk

Gipuzkoako aurrekontuak adosteko Bildu eta EAJren arteko elkarrizketak bide onetik doaz eta xehetasunak lotzea baino ez da falta. Aldundiaren proposamenak aurrera segitzen du, Batzar Nagusietan jeltzaleak abstenitu egin baitziren PP eta PSEk aurkeztu zituzten osoko zuzenketak bozkatzean. Negoziazioak trabatzen zituzten 15 milioi euroak txertatuko ditu Aldundiak garapen ekonomikoa indartzeko.

Gipuzkoako Aldundiak datorren urterako proposatu dituen aurrekontuek prozeduraren lehenengo urratsa gainditu zuten atzo Batzar Nagusietan. Hain zuzen, PSE eta PPk aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu ziren. EAJ abstenitu egin zen eta, hain justu honi esker, Bilduren proposamenak aurrera egingo du. Osoko zuzenketen aurka bozkatu zuten koalizioak berak eta Aralarrek.

Bi ordu iraun zuen eztabaidaren ondoren azaldu zuen prentsaren aurrean Markel Olano jeltzaleen bozeramaileak bere alderdiak abstentzioaren alde zer dela-eta egin zuen.

Baieztatu egin zuen foru gobernuarekin negoziazioetan ari direla 2014ko aurrekontuak aurrera atera ahal izateko, baina elkarrizketa horiek emaitza onak eman ditzaten baldintza bat jarri dutela jakinarazi zuen: jeltzaleek 15 milioi euroko diru sail berri bat eskatu diote Martin Garitanoren gobernuari krisiari aurre egiteko.

«Ezinbesteko baldintza» dela adierazi zuen Olanok, eta hori bete ezean, akordioa «ezinezkoa» izango dela gaineratu zuen. «Arduraz jokatzeko eskatu digute eta horretan ari gara. Guk beste hainbeste eskatzen diogu Aldundiari», esan zuen. Lurraldean «industriak eta enpresek duten garrantzia» goraipatu zuen, eta hori zaintzea eta sustatzea izan behar dela lehentasunetako bat. «Ez dugu beste Fagorrik nahi», gehitu zuen.

Amaitzear dagoen urtea «oso zaila» izan dela iritzita, eta datorrena ez dela hobea izango ohartarazita, krisialdiaren aurkako neurriak martxan jartzeko aurreko urteetan emandako diru kopuru bera mantentzea ez dela «errealista» adierazi zuen EAJko bozeramaileak.

Hortik ordu batzuetara, Olanok eskatutako «borondate» eta «ardura» horri erantzun zion Martin Garitano ahaldun nagusiak. Idiazabalgo Ampo enpresara egin zuen bisitaren amaieran baieztatu zuen 15 milioi euroak ahalbidetuko dituela Aldundiak.

«Esan dugu modu arduratsuan jokatuko genuela aurrekontuak izateko, Gipuzkoarentzat garrantzitsua delako, baita guk daramagun ehun produktiboa indartzeko ere», esan zuen ahaldun nagusiak.

«Bide horretan -berretsi zuen-, prest gaude dagoeneko martxan ditugun lerroak indartzeko eta, beraz, hamabost milioi euro gehiago jarriko ditugu krisiaren aurrean daramagun bidean jarraitzeko».

Akordioa, datozen egunetan

Bi alderdietako zenbait ordezkarik atzo berriro bilera egin zutela baieztatu zioten GARAri Aldundiko iturriek. Horiek esandakoaren arabera, esku artean duten negoziazioa «bide onean» doa. Elkarrizketa 15 milioi euroek trabatzen zutela onartu zuten iturri berberak. Uneotan, zintzilik dauden «xehetasun txikiak» lotzea baino ez da falta.

Batzar Nagusietan, bere gobernuak «adostasuna lortzeko borondate osoa» duela esan zuen Garitanok, eta aurrekontuen gainean, horiek hobetu daitezkeela onartu zuen. «Goazen, beraz, hobetzera», gaineratu zuen. Zentzu horretan, alderdien arteko «mokokeriak» alde batera utzi eta lanari ekiteko deia egin zuen, oposizioari ekarpenak egiteko eskatuz.

Aldundiak 15 milioi euroak txertatuko dituela iragarri aurretik, Olanok bestelako irakurketa egin zuen elkarrizketen gainean. Bi alderdien jarrerak elkarrengandik «oso urrun» daudela esateaz gain, «zailtasunak» daudela gaineratu zuen.

Edozein kasutan, akordioa datorren astelehena, hilak 16, baino lehen itxi beharko dute, orduan eztabaidatuko baitira Batzar Nagusietan zuzenketa partzialak. Ezustekorik ezean, ordea, litekeena da 2014ko aurrekontuak aurrera ateratzeko ados jartzea Bildu eta EAJ.

El PSE intenta justificar su «cambio de bando» en el tema fiscal

PNV, PSE y PP impidieron con sus votos que las Juntas Generales de Gipuzkoa iniciaran la tramitación del proyecto de norma foral sobre el Impuesto sobre los Beneficios de las Sociedades que presentó el Gobierno foral de Bildu. No hubo sorpresa en la votación, por lo que el pacto fiscal sellado entre los grupos de la oposición se impuso al trabajo realizado en las propias JJGG.

La atención se centró en la postura a defender por el PSE, formación que respaldó los presupuestos forales de 2013. Entonces aceptó las conclusiones de la ponencia que se elaboró en las JJGG, cuyo objetivo era fijar las bases para una nueva reforma fiscal.

Fue el juntero Mikel Arrizabalaga quien habló en nombre del PSE y fue directamente al grano, sin dar explicaciones sobre la postura de su partido respecto a la propuesta presentada por Bildu. Se limitó a defender el pacto fiscal suscrito con el PNV, al que luego se sumó el PP, afirmando que en ella están recogidas las bases de la ponencia desarrollada en Gipuzkoa. «Los dos proyectos son hijos legítimos de la ponencia», afirmó Arrizabalaga.

Por su parte, la portavoz de Bildu, Idoia Ormazabal, achacó al PSE anteponer «sus intereses políticos», extremo que calificó de «triste». Asimismo, añadió que las decisiones tomadas «en otras instancias» afectarán directamente al herrialde, al tiempo que denunció que Gipuzkoa se convertirá «en una sucursal de Bizkaia», tras afirmar que la contrarreforma fiscal que defienden PNV, PSE y PP «es un copia y pega» de la propuesta realizada en dicho herrialde. Aimar ETXEBERRIA