GARA BANGI

Esku-hartzeak indarkeria egoera larriagotu du Afrika Erdiko Errepublikan

Armada frantsesaren esku-hartzeak indarkeria egoera larritu du Afrika Erdiko Errepublikan. Milizia musulmanen eta kristauen arteko borrokak bere horretan dira; astebetean 600 lagun hil dira.

Selekako milizia musulmanen eta talde armatu kristauen arteko gatazkak 600 hildako baino gehiago utzi ditu astebetean Afrika Erdiko Errepublikan, NBEren esanetan. Hiruburuan, Bangin, 450 pertsona hil dira eta beste 160, gainerako probintzietan. Halaber, hiriburuan 159.000 pertsona inguruk bizilekua utzi behar izan dute, indarkeriatik ihesi. Elizetan, meskitetan eta aireportu inguruan kokatu dira.

Izan ere, aireportuan dute basea Armada frantseseko indarrek eta hortik abiatu zuten Afrika Erdiko Errepublikan beren esku-hartzea.

Abenduaren 5ean milizia kristauek Seleka taldeko kideei eta auzo musulmanei eraso egin zieten, aurretik Selekakoek egindako sarraskien mendekuan. Selekako matxinoek, boterera iritsi zirenean, itxuraz armak utzi zituzten, baina talde ugarik erasoak egiten jarraitu zuten. Aldi berean, «autodefentsarako» «antibalaka» izeneko taldeak sortu ziren kristauen artean.

Baina frantsesen esku-hartzeak -1.600 soldaduk osatuta, NBEren oniritziarekin eta Misca nazioarteko indar afrikarraren laguntzaz- indarkeria larriagotu egin du zortzi egunen ondoren.

Atzo 27 pertsona hil ziren milizia kristauaren eraso batean Bohongen herrian, mendebaldean. Egoera ere oso larria da Bouca, Bossango eta Bozoum herrietan. Bangiko Miskine auzoan ere tiroketak izan ziren, erdialdean banketxeak eta gasolindegiak irekitzen hasi baziren ere. «Erasoen eta mendekuaren gurpil zoroak bere horretan jarraitzen du», azaldu zuen NBEk.

Hala aitortu zuen Jean-Yves Le Drian Defentsa ministro frantsesak, atzo soldaduei egindako bisitan. «Gatazken espirala larriagotu egin da eta segurtasun krisiari giza krisiaren hasiera gehitu dio», esan zuen ministroak. «Anarkia» pizteko arriskuak «eskualde osoa ezegonkortu dezake talde kriminalak eta terroristak erakarriz», ohartarazi zuen Le Drianek.

Alta, soldaduak ez zeuden aireportuaren inguruan bildutako jendetzarentzako janari-banaketa bihurtu zenean. Zaindariak eta gizaldeko langile humanitarioei gain hartuta, jendea harrapakerian hasi zen, oihuka eta borrokan, arroza, azenarioak eta olioa lapurtu nahian.

Djotodia acusa al derrocado Bozize de la violencia

El presidente interino de República Centroafricana, Michel Djotodia, responsabilizó a su predecesor en el cargo, François Bozizé, de los enfrentamientos violentos en el país en un intento por retomar el poder a través de las armas. En su discurso, el mandatario afirmó que «nuestra prioridad inmediata es encontrar el valor necesario en esta tragedia y vivir todos juntos: cristianos, musulmanes, ateos, unidos en una laicidad y un destino común». Djotodia -líder de la Seleka durante el golpe contra Bozizé que provocó su derrocamiento en marzo- recordó en los últimos meses que «las operaciones de mantenimiento del orden son dominio exclusivo de la Gendarmería y la Policía». El grupo rebelde Seleka se hizo con la Presidencia y varios ministerios pero algunos sectores del grupo se han negado a entregar las armas e integrarse en las fuerzas de seguridad. A su vez, se enfrenta a grupos de autodefensa cristianos «antibalaka» (antimachete). Djotodia agradeció la visita de su homólogo francés, François Hollande, a Bangui esta misma semana y se mostró convencido de que París colaborará con Bangui en el proceso de transición. GARA