GARA DONOSTIA

«Jainko txiki eta jostalari hura» multimedia ikuskizunaren estreinaldia Artiumen

Artiumen, hau da, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, estreinatuko da gaur «Jainko txiki eta jostalari hura» multimedia ikuskizuna Euskal Herri mailan. Lan horretan, euskal kulturaren irudi nagusietariko bosten sormena elkartu dute: Kirmen Uribe idazlearen poesia, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musika eta, azkenik, Mikel Valverderen ilustrazioak.

Aurkezpen-kontzertua iluntzeko zortzietan hasiko da (12 euro txartel leihatilan). «Jainko txiki eta jostalari hura» New Yorken estreinatu eta Durangoko Azokan liburu-CDan aurkeztu ondoren iritsiko da Artiumera. Bostek orain hamar urte, 2003an, emandako pausoak berritu dituzte, New Yorkeko Bowery Poetry Club-en «Zaharregia txikiegia agian» CD-liburua estreinatu zutenekoak.