GARA

Ostegunean Donostian AHTren aurka protesta egitera deitu dute

Estatu espainiarreko Sustapen Ministerioak Donostiako Udalarekin, Gipuzkoako Aldundiarekin eta Lakuako Gobernuarekin egingo duen bilkura dela-eta, AHTren aurkako Donostiako taldeak azpiegitura hau errefusatzeko elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako, 11.30ean, udaletxe aurrean. Era berean, ekitaldi «kontrainformatibo» bat ere antolatu dute.

AHTren aurkako Donostiako taldeak prentsa ohar batean adierazten duenaren arabera, AHTren Gipuzkoako hiribururako sarbideaz jardungo dute aipatu bilkura horretan. Ildo horretan, azpiegitura hau zinez proiektu «garestia, txikitzailea eta ez beharrezkoa» dela salatu dute, eta agintarientzat negozioa egiteko lehentasunezko arloa izaten jarraitzen duela nabarmendu dute.