GARA

Tunisiak Konstituzio berria onartu du hilabeteetako krisiaren ostean

Tunisiako Asanblea Konstituziogileak alde handiarekin onartu zuen igandean Konstituzio berria. 200 legebiltzarkidek alde bozkatu zuten, hamabik kontra eta lau abstenitu ziren. Malkoak, besarkadak eta Tunisiako banderak nagusitu ziren. «Diktaduraren kontrako garaipen bat da», aldarrikatu zuen Moncef Marzouki presidenteak. Parlamentuko presidente Mustafa Ben Yafarrek adierazi zuenez, «belaunaldi berriek harrotasunez gogoratuko dute gaurko eguna».

Tunisiako Asanblea Konstituziogileak gehiengo zabal batekin onartu zuen igande gauean Konstituzio berria. 216 legebiltzarkideetatik, 200ek alde bozkatu zuten, hamabik kontra eta lauk abstentziora jo zuten. Onartu ahal izateko gutxienez 145 boto behar ziren. Bozketa telebistan eman zuten

Malkoak, besarkadak, poztasuna eta Tunisiako banderak nagusitu ziren aretoan emaitzak jakitean. «Iraultzaren martirien odolari leial», oihu egin zuten, 2011ko urtarrilaren 14an Zine el-Abidine Ben Ali diktadorean kontra oldartu zirenen omenez.

«Konstituzio hau tunisiarron ametsa zen, eta iraultzaren pizkundea erakusten du. Konstituzio honek nazio demokratiko baten sorrera ahalbidetuko du», nabarmendu zuen. «Tunisiar guztion eskubideak babesten ditu eta estatu demokratiko bat eraikitzeko oinarriak ezartzen ditu», gaineratu zuen. Bere hitzetan, «Historiak eta belaunaldi berriek harrotasunez gogoratuko dute gaurko eguna».

Asanblea 2011ko urrian hautatu zuten. Konstituzio berriaren testua duela urtebete adosteko helburua zuen, baina data hori atzeratuz joan zen Gobernuan zegoen Ennhada talde islamistaren eta bere aurkarien arteko adostasun faltagatik.

Testuak bi buru izango dituen botere exekutibo baten sorrera agintzen du, eta islamaren indarra murrizten du, erlijioa eta estatua banantzen baititu, sinesmen askatasuna babestuz. Horrez gain, lehen aldiz arabiar munduan biltzarretan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aurreikusten du.

Konstituzioa atzo bertan ipini zuten indarrean Moncef Marzuki presidenteak sinatu ondoren. Haren hitzetan, bere onarpena -iraultzaren hirugarren urteurrena ospatzen denean-, «diktaduraren kontrako garaipena» da. Dena den, balio demokratikoak gizartearen baitan errotzeko oraindik lan asko egin behar dutela ohartarazi zuen. Igandean ere, lehen ministroak, Mehdi Jomaak, Marzukiri Gobernu berria osatzeko proposamena luzatu zion. Hautagai independenteek osatzen dute zerrenda hein handi batean. Beste batzuek beren karguan jarraituko dute, esaterako Barne ministroak, Lotti Ben Jedouk. Hakim Ben Hamuda ekonomialaria Ekonomiaz arduratuko da. Garapenerako Banku Afrikarrean eskarmentu handia du. Mongi Hamdi Nazio Batuetako langile ohia Kanpo Harremanez arduratuko da. Guztira 21 ministro eta 7 estatu idazkari. Asanblea Konstituziogilearen konfidantza lortu ostean, Gobernu berriak Tunisiak bizi duen krisi politikoari aurre egin beharko dio. Mohamed Brahmi oposizioko diputatuaren heriotzak, iazko uztailean, herrialdea ezegonkortu zuen eta erakundeak geldiarazi zituen hilabete luzez. Krisia konpondu nahian, Ennahdak boterea utzi zuen.

Jomaa, orain arte Industria ministroa, hilaren 10ean izendatu zuten Lehen ministro negoziazio luzeen ondoren gobernu apolitiko bat osatzeko eta aurten hauteskundeak deitzeko

«Sei asteren buruan, hauteskunde legedia bozkatuko dugu. Hauteskundeak ziur aski aurtengo urrian ospatuko dira», jakinarazi zuen Ameur Larayedhek, Ennahda talde islamistaren buruzagietariko bat.

Principales puntos de la Carta Magna

El primer artículo de la nueva Constitución establece que Túnez es «un país libre, independiente y soberano» que tiene el islam por religión, el árabe por lengua y la república por forma de Gobierno, aunque en el preámbulo expresa el «compromiso de nuestro pueblo con las enseñanzas del Islam». El partido islamista Ennahda, mayoritario en el Gobierno, renunció a toda referencia a la sharia o a considerar al islam como principal fuente de derecho.

Por otra parte, el artículo 6 garantiza «la libertad de fe, de conciencia y el libre ejercicio del culto» y establece, sin explicitar más detalles, que el Estado prohibirá «toda injerencia» en este ámbito.

También prohíbe, a petición de la oposición laica, que «alguien acuse a otro de apostasía».

El Estado deberá además, según el artículo 20 -uno de los más innovadores en el mundo árabe-, garantizar «los derechos adquiridos por la mujer, la igualdad de oportunidades entre el hombre y la mujer» y promover «la paridad en las asambleas electas».

El sistema político será bicéfalo. El presidente, que deberá ser musulmán, será elegido por sufragio universal y sus competencias serán el diseño de las políticas generales en cuanto a defensa y relaciones exteriores y seguridad nacional. En cuanto al primer ministro, éste será investido por el Parlamento y deberá «fijar la política general del Estado». Aunque el jefe del Estado no podrá disolver el Gobierno, sí que podrá someterlo al voto de confianza de la Asamblea. Si lo supera en dos votaciones, el presidente deberá presentar su dimisión. GARA