2014/02/05

Gerra krimenen ukapena, Shinzo Aberen Gobernuaren obsesio

Japoniako NHK telebista publikoaren zuzendaritzako kide batek ukatu egin du soldadu japoniarrek 1937an Nanjingen, Txinan, egindako sarraskia. Txinak dioenez, 300.00 txinatar hil zituzten hiria okupatu ostean. Urtarrilaren 26an, katearen presidente berriak, Katsuto Momiik, II. Mundu Gerran Japoniako Armadak emakumeak prostituitzera behartu izana «gerra batean gauza arrunta» dela adierazi zuen.

P018_f01

Japoniako NHK telebista publikoko goi kargu batek ukatu egin zuen Txinako Nanjing hirian soldadu japoniarrek 1937an egin zuten sarraskia. «Herrialde askok ez zioten jaramonik egin Chiang Kai-shek agintari nazionalistari Nanjingeko sarraskien arduraduna Japonia izan zela salatu zuenean. Zergatik ote? Ba sekula ez zirelako gertatu», esan zuen pasa den igandean Naoki Hyakutak, katearen zuzendaritzako kideak, Tokion Toshio Tamogami eskuin muturreko hautagaiaren aldeko ekitaldi politiko batean. Tokioko gobernadore izateko aurkeztu du bere burua Tamogamik.

Gobernuak ez zituen adierazpen horiek gaitzetsi. «Hyakutak esandakoaren jakinaren gainean nago. Baina, nire ustez, ez du katearen barne araudia urratu», plazaratu zuen Gobernuko idazkari nagusiak, Yoshihide Sugak. Ez da lehen aldia Japoniako agintari edo goi kargu batek horrelako adierazpenak egiten dituena. 2008an, orduan Aireko Armadaren Estatu Nagusiko burua zen Toshio Tamogamik kargua utzi behar izan zuen, Nanjingeko sarraskia ukatzeagatik eta Japonia ez zela indar erasotzailea izan esateagatik.

Soldadu japoniarrak 1937ko abenduaren 13an sartu ziren Nanjingen. Ondorengo sei asteetan, soldaduek hirian bertan eta inguruetan 300.000 zibil hil zituztela dio Txinak. Jonathan Spence historiagile estatubatuarraren iritziz, ordea, 42.000 zibil eta militar hil eta 20.000 emakume bortxatu zituzten. Horietako asko hil ere egin zituzten. Pasa den urtarrilaren 26an, Katsuto Momiik, NHK katearen zuzendari berri eta Shinzo Abe lehen ministroaren begikoa denak, II. Mundu Gerran Japoniako Armadak emakumeak prostituitzera behartu izana zuritu zuen, «gerran dauden herrialdeetan ohikoa» dela esanez.

Orduan ere, Gobernuak ez zuen baloraziorik egin. Abek hori Momiiren iritzia zela azaldu zuen, besterik gabe.

Iazko maiatzean, Osakako alkateak emakumeak prostituitzera behartzea soldaduen «diziplinari eusteko beharrezkoa» izan zela esan zuen. «Soldaduek beren bizitza arriskuan jartzen dutenean, atsedena ahalbidetu behar zaie nolabait. Erosotasun hori eskainiko dien emakume sare bat beharrezkoa da», helarazi zuen Tory Hashimotok. Historialari gehienen arabera, Asiako 200.000 emakume, korearrak, txinatarrak eta filipinarrak gehienbat, «sexu esklabo» izatera behartu zituzten soldadu japoniarrek.

Hego Koreak eta Txinak Gobernu japoniarraren jarrera gogor gaitzetsi dute. «Oso haserre eta hunkituta gaude. Bere iraganari nola aurre egin, halakoa izango Japoniaren etorkizuna», adierazi zuen Hong Lei Txinako Kantzelaritzaren eledunak. «Horrelako krimen krudelak justifikatzea etsigarria da», esan zuen Seuleko Kanpo Ministerioak.

Entre la Europa de 1914 y la Alemania nazi

China y Japón, en guerra diplomática, rastrean la historia alemana, desde la Gran Guerra hasta el nazismo, en un intento de demonizar al adversario.

Medios públicos chinos comparan al primer ministro japonés Shinzo Abe, con Hitler, tanto por su retórica belicosa como por su reticencia a reconocer los crímenes del Ejército nipón. Abe evocó en el reciente foro de Davos el espectro de la Primera Guerra Mundial comparando las relaciones sinojaponesas contemporáneas con las de Gran Bretaña y Alemania en 1914: sus amplios intercambios comerciales no les han evitado entrar en un conflicto diplomático y en un diferendo territorial en torno a un archipiélago (Senkaku/Diaoyu) administrado por Tokio pero reclamado por Pekín.

Algunos analistas apuntan a que estas islas podrían convertirse en «un nuevo Sarajevo», ciudad donde el magnicidio contra el emperador austrohúngaro Francisco José fue la mecha que desató la Gran Guerra, que en julio hará 100 años.

Con motico de la visita el 26 de diciembre de Abe al santuario Yasukuni, donde se honra a 2.5 millones de soldados japoneses muertos, entre ellos 14 criminales de guerra condenados en 1946 -«los nazis de Oriente»- el «Diario del Pueblo» titulaba «Abe tiene el ADN de Hitler», mientras que una caricatura del «Global Times» mostraba una bandera japonesa con la cruz gamada.

Pero Japón da motivos. El viceprimer ministro, Taro Aso, ha sostenido que «la Constitución de Weimar fue discretamente reemplazada por la Constitución nazi. ¿Por qué no seguimos la misma táctica?», señala, en referencia a la Constitución pacifista nipona. GARA

TXINAREN PROTESTA. Shinzo Abe lehen ministro japoniarrak Txinaren haserrea piztu zuen, iazko abenduan Tokioren erdialdean dagoen Yasukuni santutegira egin zuen bisita dela-eta. Inperialismo japoniarraren eta gerra krimenen sinboloa da santutegi hori.