MUNDUKO MUSIKAK

Korrontzi, Europako musika zerrenda batean seigarren

Korrontzi taldearen «Tradition 2.1» diskoa 2014ko otsaileko Munduko Musikaren Europako Zerrendan (European World Music Charts) seigarren postuan kokatu dute. Baga-Bigatik azaldu zutenez, Europako zerrenda horiek munduko musikan adituak diren 50 lagunek osatzen dituzte eta talde bizkaitarrak Europako folk jaialdi ospetsuenetara joateko beta izango du berriro.