ZIENTZIA | UPV-EHU

Ikerkuntza Jardunaldiak Leioan, ikasleei ikertzaile bokazioa pizteko helburuarekin

EHU/UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateko IV. Ikerkuntza Jardunaldiak hasi ziren atzo, Leioako Paraninfoan. Gaur arte luzatuko diren jardunaldien helburuetako bat ikasleen artean ikertzaile bokazioa piztea da. Programazioari dagokionez, 12.00etan, Gabriela Chotro EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskaintzen diren master eta doktore programen inguruko informazioa emango du, azken ikasturteetako ikasleei zuzendutako saioan. Halaber, posterren erakusketa bat izango da ikusgai. Bertan, ikerketa talde desberdinek Zientzia eta Teknologia Fakultatean egindako ikerketen bidez lortu diren emaitza nabarmenenak azaldu eta etorkizuneko proiektuak iragarriko dira. Gaur, 11.00etan, bisita gidatua egingo da.