Aniaiz Ariznabarreta Ibarluzea
Arkaitz Bellon Blancoren bikotekidea
KOLABORAZIOAK

Maittasuna da bide bakarra!!

Bidelagun ezinhobea izan zara maittia. Zure babes, konfidantza, konplizitate, inplikazio, laguntasun, onarpen, esker on, errespetu eta begirune osoa izan ditut... maittasuna

Joan zoaz laztantxu eta beti arte esan nahi ez nizukeen honetan, samin izugarri honekin batera, badakit eraiki dugunak, ez daukala parekorik. Zurekin bizitakoa, ikasitakoa, konpartitutakoa, egindako ekarpena itzela izan da maittia.

Niri zaren bezela, zeunden bezela, agertzeko ausardia izan duen Arkaitz bat eskeini didazu. Indartsua oso; «apurtu ninduten ...», «krak egin neban ...», «txaboluan negarrez egon naz ...», «kriston ezintasuna ...», «kezkatuta nago ...», «ez dot ondo jokatu ...», «beldur naiz ...», «itxi egin naz ...», «laguntza beharko dot ...», onartu eta adierazteko gai izan eta, nahastuta, marmarti, burugogor, haserre eta ipurterre, batzutan itxi arren, honi aurre egiteko determinazioa agertu eta urratsak ematen zituena.

Ilusio eta bizi pozak gainezka egiten zioten Arkaitz bat. Ume batek bezala disfrutatzen zekiena, alaia, irribartsua, jostaria, bihurria, hobetzeko jarrera, jakinmin, ikasteko irrika, proiektu eta ametsez betea, bere buruaz barre egiten zekiena, goxoa, beroa, eskuzabala, irekia, leiala, osoa, ekina, maila guztietan konprometitua eta iraultzailea. Pertsona, taldean eta baloreetan sinisten zuena... «gure esku dago» esaten zenduan beti... aix, me enkantas... eta zu lotsatu eitten zinan.

Behin, aldi berean elkarri esan genion bezala, apustu egin eta irabazi egin dugu!! Intentsoa izan da gurea, sakona, unean unekoa, eta hau erabat presente egonda bizitzea lortu dugu, gure burua biluzik eskaini diogu elkarri. Zintzotasunez, pasioz, komunikazio etengabez, genuena uneoro baloratzen, eskertzen eta gozatzen. Elkar zenbat maite genuen adieraztearekin batera, elkar zelan maite genuen argi izan nahi izan dugu, esan eta modu konszientean bizi. Beldurrak gaindituz bizi izandako maitasuna, askeago egin gaituena, hazten laguntzen diguna, betetzen duena. Norberaren buruan oinarritua. Bakoitza bere motxilarekin, eskutik helduta, aurrera elkarrekin egitea erabaki genuen... bakoitzak bere erantzukizunak asumituta, bidea eta alkarren zaintza partekatzeko konpromisoz... eta zoragarria izan da. Baldintzak baldintza eta mugak muga, sinplea eta elegantea. Bidelagun ezinhobea izan zara maittia. Zure babes, konfidantza, konplizitate, inplikazio, laguntasun, onarpen, esker on, errespetu eta begirune osoa izan ditut... maittasuna. Begiratu ezezik, ikusi egin nauzu. Inork ez nau zuk bezala ulertu laztana, askotan nik neuk baino hobeto. Zu eta nire burua ezagutu eta ezagutzera emateko parada eskaini didazu, zutaz eta nire buruaz gozatzeko... izatekoa... libre. Eta elkarri eskeinitakoa hartu, eskertu eta etengabe baloratu. Mila esker bihotzez, gozada bat izan da, gozada bat izan zara, zuk hainbestetan esan deztazun moduan, «zelako harro naon».

Gure azken elkarrizketan elkarri esan genion bezela: «kriston indarra emoten doztazu, eskerrik asko hor egoteagatik», «eskerrik asko hor egoten lagatziarren, pittin», «maitte zaittut pilla bat», «dana», «dan dan dana».

Gauza asko lapurtu dozkuez... gehiegi, dena ez baitago gure esku; nahi eta ezinak agortu zaittu, amorruak lehertu... baina ni, piztutako guztiarekin, gure esku daonakin geldittuko naiz, ikasi eta ikasten ari naizenarekin, eta batez ere, zure, nire, gure, ingurukoen, herri, zein herritarrei detzagun eta dozkuen maittasunaren indarrarekin egingo dot aurrera; maittasuna da bide bakarra, guk, maittasunetik eitten dogu borroka. Osasuna, askatatasuna eta maittasuna!!! jtk!!!