GARA

Obama Dalai Lamarekin Etxe Zurian biltzeak Txinaren haserrea piztu du

Barack Obama presidente estatubatuarra Dalai Lamarekin bildu zen atzo Etxe Zurian, nahiz eta Txinak bilkura bertan behera uzteko eskatu eta gauzatuz gero «ondorio larriak» izango direla mehatxu egin. Tibeten independentzia ez dutela babesten erantzun zion Washingtonek.

Barack Obama presidente estatubatuarra eta Dalai Lama Etxe Zurian elkartu ziren atzo.

Gobernu txinatarrak bere haserrea helarazi zion Washingtoni. «Gure kezka serio kontuan hartzeko eskatzen diogu eta aurreikusitako bilera hori lehenbailehen bertan behera uzteko», plazaratu zuen Atzerri Ministerioak agiri batean. «Txinaren politikan esku-sartze zakarra da. Biziki haserre gaudela jakinarazi diegu», nabarmendu zuen.

Ohiko agerraldi batean, Txinako Atzerri bozeramaileak, Hua Chunyingek, esan duenez, «Dalai Lamak erlijioaren aitzakiapean denbora dezente darama erbestetik Txinaren kontrako ekintza separatistak gidatzen. Ekimen mota horiei inolako babesik ez emateko eskatzen diogu Washingtoni. Obamaren eta Dalai Lamaren arteko elkarrizketak nazioarteko harremanen arauak urratzen ditu».

AEBetako Gobernuak badaki bilera tentuz ibiltzeko gaia dela. Horregatik, ez du hedabideak bertan izatea baimendu eta Segurtasun Batzorde Nazionalaren bozeramaile Caitlin Haydenek argi utzi nahi izan zuen Obama Dalai Lamarekin nazioartean aitortza duen lider erlijioso gisa elkartuko dela. «Tibet Txinaren eremua da. Guk ez dugu Tibeten independentzia sostengatzen», nabarmendu zuen.

Agintari txinatarrei Dalai Lamarekin edo bere ordezkariekin «eskualdean tentsioa murrizteko aurrebaldintzarik gabe hitz egiten jarraitzeko eskatu zien» Haydenek. Une honetan, bi herrialdeen arteko harremanak ez daude bere onenean. John Kerry Estatu idazkariak «gardentasun» handiagoa exijitu zion joan den astean Pekini honek Ekialdeko Txinako Itsasoan «aire defentsarako identifikazio eremua» ezarri ostean. Alde bakarreko erabaki horrek tentsio handiak eragin zituen bai Ameriketako Estatu Batuekin, baita Japoniarekin ere.

El segundo encuentro en Washington desde 2011

El encuentro de ayer fue el segundo entre el presidente estadounidense y el Dalai Lama, ambos Premio Nobel de la Paz. El primero tuvo lugar en 2011 en la Casa Blanca y también enfureció a China.

La reunión en esta ocasión se celebró a puerta cerrada, poniendo en evidencia que se trata de un tema delicado y tuvo lugar en la Map Room (Sala de Mapas), situada en la planta baja de la Casa Blanca, y no en la Sala Oval, reservada a las visitas de mandatarios extranjeros.

El Dalai Lama, quien renunció en marzo de 2010 al poder político en Tíbet, subrayó en 2011 el carácter religioso de su visita a Estados Unidos, pero no por ello dejó de opinar sobre los temas de actualidad política de ese momento en el país. El monje aprovechó su estancia para decir que cree que China «tomará nota finalmente de los deseos de apertura». GARA