2014/02/23

EHUk Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketa jarri du martxan

Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak IV. Oihenart Aforismoen Lehiaketa abiarazi du. Modu laburrean azaldutako gogoetak dira aforismoak; alegia, ideiak azaltzeko aski den testu oso baina motza. Literaturan badira aforismoen adibide nabarmenak, hala nola, herri ipuin motzak edo esaera zaharrak. Aforismo lehiaketan izena emateko azken eguna abuztuaren 31 izango da eta gizarte osoari dago irekia, baina euskaraz eginiko lanak soilik onartuko dira. Lehiaketaren izena Arnaud Oihenart euskal poetaren omenezkoa da. Bera, Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen euskal idazle laikoa izan zen eta euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen. Oinarriak EHUren webgunean ezagut daitezke.