GARA GARA

Didier Lafitte Iparretarrak erakundeko kidea omenduko dute

Didier Lafitte Iparretarrak erakundeko kide zen donibandar gaztea orain dela 30 urte hil zen Baionan, Poliziarekin izaniko tiroketa batean. Urteurren betetzen dela-eta, haren omenezko ekitaldia antolatu dute bere lagunek, gertakari hura gogora ekartzeko.

Donibane Lohizunen izango da omenaldia. Horretarako, Luis XIV.a plazan, 12.00etan, egingo den elkarretaratzean parte hartzera dei egin dute antolatzaileek. 13.30ean, aldiz, gaztearen omenezko monolitora ibilaldia egingo dute, eta 14.30ean Ziburuko Baltsan bazkaria egingo dute.