R.S.

Hamabi gomendioak zertan diren aztertzeari ekin dio Currinen taldeak

Bihar egingo dute Baionako Foroaren bigarren edizioa, nazioarteko hainbat adituren parte hartzearekin, eta Foro Sozialaren hamabi gomendioen bidetik aurrera egitea helburu. Baina atzotik daude Euskal Herrian Brian Currin eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT/GIC) gainerako kideak. Alderdi eta erakundeekin bilduko ote diren ez da argitu, baina hainbat eragileren eskutik aztertuko dituzte une honen «aukerak zein zailtasunak».

Estatuek eragindako blokeoak Foro Sozialaren sorrera ahalbidetu zuen duela urtebete, konponbide prozesuan aurrera egiteko bide berriak aurkitzeko asmoz. Horren ondorio izan ziren maiatzean kaleratutako hamabi gomendioak, gero EPPKren zein ETAren urrats berriak ekarri dituztenak. Orain antzeko egoera sumatzen da: espetxe politikak bere horretan segitzen du eta Estatu espainolak mespretxu handiz erantzun dio ETAk armagabetzen hasteko erakutsitako borondateari.

Dauden «aukerak eta zailtasunak» biharko Foroan aztertuko dira, baina horrezaz gain hainbat bilera egingo ditu Brian Currin buru duen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT), diagnosia egiteko eta irtenbideak aurkitzen saiatzeko. Helburu bera izan dute asteazkenean Jonathan Powellek Euskal Herrian izandako harremanek, baina beste maila batean: arlo politikoan dihardu Tony Blairren kabineteko buru ohiak (alderdi eta erakunde nagusiekin hizketan), eta arlo teknikoagoan HNTk (gatazkak konpontzen laguntzeko adituak ditu solaskide).

Currinekin batera, Silvia Casale, Pierre Hazan, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowski heldu dira Euskal Herrira. Nuala O' Loan da etortzerik izan ez duen kide bakarra, Efe agentziak esan duenez. Atzo eta gaur goizean hainbat bilera egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta gaurko arratsaldetik aurrera Ipar Euskal Herrian egongo dira.

«Barruko lana» egingo dutela aipatu dute, betiere irtenbideen bila eta Foro Sozialaren hamabi gomendioak tresna gisa harturik. Biharko jendaurreko ekitaldian, horietxek izango dituzte aztergai.

Aipatutako HNTko lau ordezkariek hartuko dute hitza: Currin, Casale, Hazan eta Kendall. Horiekin batera, iazko Bilboko eta Iruñeko jardunaldietan hizlari izan ziren Veronique Dudouet eta Aaro Suonio, biak armagabetze prozesuetan adituak. Eta egitaraua osatuko dutenak, Henri D'Uhalt epaile ohia, Jean Pierre Massias irakaslea, Paul Rios Lokarrikoa eta Anaiz Funosas Bake Bidekoa izango dira.

Jardunaldia goizez egingo da, 09.00etan hasi eta 13.45ean bukatuta. Massiasek hartuko du entzundakoaren sintesia egiteko ardura.

Egungo egoeraren gaineko azterketa egitearekin batera, ideia berriak sortzen lagundu dezake Foroak. Eta horrekin batera, beste behin ere Euskal Herrian -eta bereziki Bidasoaren iparraldera- konponbide nahia oso zabalduta dagoela erakustea du xede Baionako Foroak.

UPyD marca la pauta a PP y PSOE en el Debate del Congreso

Como se anunciaba de antemano, el Gobierno español no ha dado ningún paso en positivo en el Debate sobre el Estado de la Nación que concluyó ayer con la votación de las resoluciones. El PP rechazó de plano las propuestas de Amaiur y PNV para cambiar de política carcelaria. Pero más significativo aún resultó que tanto el partido de Mariano Rajoy como el PSOE fueran detrás de una resolución propagandística de UPyD que confirma la hegemonía de las posiciones más extremas. Ambos secundaron la idea de proponer a la Corte Penal Internacional que los delitos de «terrorismo» sean calificados como «crímenes de lesa humanidad».

Con esta maniobra plantean que acciones como las de ETA no prescriban nunca. El objetivo es más mediático que otra cosa dado que por un lado en la práctica judicial española es habitual que se produzcan detenciones por atentados de ETA ocurridos incluso en los años 70; por otro, expertos judiciales estatales ponen muy en duda que tal demanda vaya a ser atendida por la Corte de La Haya; y junto a ello cabe recordar que la petición llega en un momento en que el Estado español sigue impidiendo investigar los crímenes franquistas.

La resolución salió adelante con 289 votos a favor, 22 en contra y 23 abstenciones. Significativamente, fue la única propuesta de UPyD que se aprobó. R.S.