RAZZIE SARIAK

«Movie 43» eta «After Earth», 2013ko filmik txarrenak

Hainbat film laburrek osatutako «Movie 43» eta Will Smithek Jade semearekin batera egindako «After Earth» filmak atera ziren garaile 2013ko filmik txarrenak nabarmentzen dituzten Razzie sarietan. 34. edizio hau Oscar sariak banatu diren Dolby antzokitik metro gutxira, Ignited Spaces gunean, egin zen. «Movie 43» izan zen iazko filmik txarrena. Will Smith eta bere seme Jade, bigarren aktore eta protagonistarik txarrenak izendatu zituzten, hurrenez hurren.