Euskaltzaindia

Kili Kili pertsonaia sortu zuen Jose Antonio Retolaza euskaltzaina hil da

Jose Antonio Retolaza Euskaltzaindiko ohorezko euskaltzaina hil zen asteazkenean Bilbon, 84 urte zituela. Kili-Kili haurrentzako pertsonaia ezagunaren sortzailea zen Retolaza. Euskaltzaindiak 2000n izendatu zuen ohorezko euskaltzain Retolaza euskara sustatzeko egindako lan eskerga dela-eta. Kili-Kili pertsonaia 1966an sortu zuen haurren artean euskara zabaldu eta hizkuntzaren kalitatea zaintzeko asmoz. Erlijioarekin lotutako euskarazko zenbait liburu ere idatzi zituen.