Idoia ERASO

Baterak eta CADEk arazo jakinei buruzko iritzia galdetu diete udal hautagaiei

CADE kolektiboak eta Batera plataformak martxoaren 23 eta 30eko udal hauteskundeetara aurkeztu diren zerrendetako buruak galdekatu dituzte AHTren, Lurralde Elkargoaren eta euskararen gainean. Erantzun aski zabala jaso dute hautagaien aldetik.

Batera plataformak Ipar Euskal Herri osoko hautagaiengana jo du Lurralde Elkargoaren eta euskararen gainean zein iritzi duten jakiteko eta 111 erantzun jaso ditu. CADE Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Taldeak Lapurdi kostaldeko udal bozetara aurkeztu diren 53 zerrendabururen iritzia jaso du AHTren gainean. Martxoaren 23an eta 30ean izango diren udal hauteskundeetako hautagaien pentsamoldeari buruzko informazioa plazaratu dute elkarteek.

Batera plataformak, hauteskunde guztietan ohitura duen legez, hautagaiei galdetegi bat igorri die, Hautetsien Kontseiluak 2012ko urrian onartu zuen Lurralde Elkargoaren proiektuarekin bat egiten duten eta herri mailan hizkuntza politika bat abiatzeko prest diren jakiteko. Orotara, 78 herritako 111 zerrendak erantzun dute. Herri batzuetan aurkeztu diren zerrenda guztiek erantzun dute, Baionan, Hendaian, Kanbon, Hazparnen, Milafrangan, Itsasun eta Zuraiden, esaterako.

Erantzunen artean gehiengo zabala Bateraren bi aldarrikapenen alde agertu da. Baionan bost hautagaiak euskara laguntzeko politikaren alde agertu dira. Aldiz, Lurralde Elkargoari dagokionez, Sylvie Durruty-k eta Henri Etchetok ez dute erantzun zehatzik eman. Jean Claude Iriart, Serge Nogues eta Jean-Rene Etchegaray alde agertu dira. Hendaian, Iker Elizalde, Kotte Ecenarro, Jean-Baptiste Sallaberry eta Richard Beitia bi aldarrikapenen alde agertu dira; Eric Saint Martin, aldiz, bien kontra.

Emaitza guztiak Batera.info webgunean kontsulta daitezke. Plataforma pozik agertu da bildutako erantzunen kopuruarekin, «erakustera ematen baitu gai horien garrantzia hauteskunde horietan».

Abiadura handiko trena

CADEk Lapurdi kostaldeko eta Landetako zerrendaburuen iritziak bildu ditu. Euskal Herrian 53k erantzun dute eta bakar bat agertu da abiadura handiko trenbide berriaren alde, Baionako Henry Etcheto sozialista. Hiruk ez dute iritzi garbirik eman, hiriburuko Jean-Rene Etchegaray-k, Hendaiako Eric Saint Martin-ek eta Lehuntzeko Jean-François Sausse-k. Hendaiako Kotte Ecenarro eta Ziburuko Guy Poulou AHTren alde dira, baina Lapurdin trenbide zaharren berritzea eskatu dute.

AHTren kontrako iritzia 46 zerrendek eman badute ere, nabarmendu behar da Biarritz-Angelu-Baionan eta Donibane Lohizunen irabazteko aukera anitz dituzten hautagaien artean gehienek ez diotela galdeketari erantzun. Horien artean dira Biarritzeko Michel Veunac eta Max Brisson, Angeluko Claude Olive eta Jean Espilondo, eta Sylvie Durruty Baionan. Hego Lapurdi hirigunean gehiengoa kontra agertu bada ere, Donibane Lohizunen berriz irabazteko aukera duen Peyuco Duhartek ez du CADEren galdera erantzun.

CADEk lehen itzulian AHTren alde diren «edo lotsagarriak» diren zerrendei bozik ez emateko eskatu du.

Borotra rompe su silencio y apoya a Veunac

Cuando ya nadie esperaba un pronunciamiento sobre a qué candidato daría su apoyo, el alcalde saliente de Biarritz, Didier Borotra, habló. « El candidato de quien más próximo me siento es Michel Veunac», aclaró en la cadena de televisión FR3. De paso, también loó el trabajo y la lealtad de los otros dos tenientes de alcalde, Max Brisson (UMP) y Guy Lafite (centro-izquierda).

Hace meses que Borotra, al frente de la ciudad labortana desde 1991, anunció que no se presentaría a la reelección. Desde entonces siempre se había negado a secundar públicamente a ninguno de los pretendientes a sustituirle. Los tres mencionados son quienes más posibilidades tienen. Al pertenecer al mismo partido que Veunac, el MoDem, era lógico que se decantara por el centrista, que ha agradecido su pronunciamiento. Hay quien critica la tardanza en hacerlo. No obstante, su implicación a la hora de encontrar apoyos y candidatos para la lista de Veunac ha sido discreta pero real. Con todo, según los sondeos, el favorito en la primera vuelta es Max Brisson.

Con ochos candidaturas, Biarritz es la ciudad vasca donde más listas en liza hay; en concreto, ocho. Arantxa MANTEROLA