ABADIÑO

Gerediagako Foru Zelaia larunbatetik aurrera publikoari zabalik egongo da

Larunbatetik aurrera Abadiñon kokatutako Gerediagako Foru Zelaiaren ateak zabalduko dizkiote publikoari. Asteburuetan bisitatu ahal izango da, bai eta Aste Santuan ere. Berrikuntza hori aste batzuetan frogatu eta gero, tartean dauden erakundeek esperientziaren balorazioa egingo dute, toki historiko honen zabaltzearen jarraipenaren gainean erabakitzeko. Neguko ordutegia 10.00etatik 18.00etara izango da eta udakoa (maiatzaren 1etik urriaren 1era), 10.00etatik 20.00etara. Gerediaga Elkartearen, Bizkaiko Batzar Nagusien, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren eta Abadiñoko Udalaren elkarlanari esker eta auzokoen bultzadaz egin dute Gerediaga jendeari irekitzeko urratsa.