«KRISTALEZKO BEGI BAT»

111 Akademiak urteko liburu onenaren saria emango dio Miren Agur Meaberi

Miren Agur Meabek idatzitako «Kristalezko begi bat» liburuak 111 Euskal Literaturazaleen Akademiaren saria jasoko du. 193 kideek bozketa bidez erabaki zuten Meaberena 2013. urtean irakurri duten libururik onena dela, eta hala, idazleak maiatzaren 8an jasoko du saria Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Bozketan gertutik jarraitu dio Aingeru Epaltzaren «Gure Jerusalem galdua»-k, baina azkenean irabazlea 13 botoren aldearekin nagusitu da.