«Alarma guztiak» piztu dituzte Ibon Iparragirreren egoera dela-eta

«Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera!» lelopean, manifestazio nazionala deitu dute hilaren 31rako Ondarroan. Bertan, larriki gaixo dauden presoen berehalako askatasuna eskatuko dute; eta hori ahalbidetzen ez den bitartean, gertuko espetxe batera hurbiltzea. Ibon Iparragirrek pairatzen duen egoeran jarri dute arreta berezia deitzaileek, «alarma guztiak» piztu direla adieraziz.

Larriki gaixo dauden presoen egoeraz «arduratuta» dauden gizarteko sektore ezberdinetako norbanakoek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo datorren maiatzaren 31rako antolatu duten manifestazioaren berri emateko. «Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera!» lelopean deitu dute protesta ekimena eta Ondarroako Alamedan jarri dute zita, 12.30ean. Iparra Galdu Baik plataformako kide Iera Arantzamendik eta Herria 2000 Elizako kide Kepa Martinez de Lagosek hartu zuten hitza, lehenak euskaraz.

Arantzamendik azaldu zuenez, hamaika dira egun larriki gaixorik dauden euskal presoak. «Hamaika diagnostiko, hamaika gaitz, hamaika egoera kritiko pairatzen dituzten presoak, alegia», gaineratu zuen. Osasun txosten horien guztien atzean «erabateko» giza eskubideen urraketa dagoela nabarmendu zuen, «legediaren aplikazioak kontrakoa adieraz badezake ere».

Ibon Iparragirre presoak bizi duen egoeran jarri zuen arreta berezia. Egun, eta Estatu espainiarrak espetxean mantentzen duen bitartean, bere egoerak «txarrera» besterik ez duela egiten azaldu zuen. «Alarma guztiak piztu dira Ibonen egoeragatik, doako sufrimendua bilatzen duen espetxe politika baten aurpegirik krudelenetarikoa bihurtzeraino», salatu zuen presoaren bizilagunak. Gauzak horrela, sufrimenduari atea itxi eta konponbideari leihoa zabaltzeko deia egin zuen, eta gatazkari preso eta iheslarien afera aintzat hartuko duen soluziobide «adostu» bat eman behar zaiola aldarrikatu zuen.

Hala, gaixotasun larriak dituzten presoak «berehala» askatzeko eskatu zuen; eta hori ahalbidetzen den bitartean gertuko espetxe batera hurbiltzea. Aldarrikapen hori bera egingo dute, era berean, maiatzaren 31ko manifestazioan.

Larunbatean, Baionan

Bestalde, datorren larunbatean, 11.00etan, giza katea deitu dute Baionan Ibon Fernandez Iradi -hau ere larriki gaixo dagoen presoa- aska dezatela eskatzeko. Herriko Etxetik abiatuko da protesta ekimena eta suprefeturarainoko bidea egingo du.

Astelehenean aztertuko da betetzen ari den zigorra baliogabetzeko egin zuen eskaera, espetxea bateragaitza baita duen gaixotasun larri eta sendaezinarekin. Bi sendagile independentek hala egiaztatu dute bera ikusi ondorengo txostenetan.

Lamarca pide el traspaso de las competencias penitenciarias

Desde el Ararteko, Iñigo Lamarca, defendió ayer la asunción por parte de Lakua de las competencias penitenciarias, en manos del Gobierno de Rajoy. A su parecer, la transferencia de las mismas facilitaría el diseño de un modelo penitenciario propio, que, entre otras cuestiones, tenga por objeto atender las necesidades de los presos y presas aquejadas de trastornos siquiátricos.

Lamarca, que entregó un informe extraordinario a la presidenta del Parlamento, Bakartxo Tejeria, sobre la atención sociosanitaria que reciben los enfermos mentales en las cárceles de la CAV, señaló que, tomando como referencia los datos del Estado español, se puede dictaminar que en torno a 600 personas padecen algún tipo de trastorno mental en las cárceles de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Un centenar de ellas padecen enfermedades mentales graves, como es el caso de Txus Martin, encarcelado en Zaballa.

Cuestionado por la aplicación del tercer grado penitenciario en casos similares al del represaliado vasco, el Ararteko se mostró contrario a la adopción de esta medida de forma «generalizada». «Entendemos que hay que hacer un diagnóstico individualizado y personalizado, porque existen diferentes afecciones de salud mental. Una vez que se haga habrá que ver cual es el tratamiento indicado, dentro de las disposiciones que establece la legislación penitenciaria», añadió.

El informe recoge 18 recomendaciones, entre las que figuran la creación de un Plan de Sanidad Penitenciaria y la necesidad de contar con estructuras residenciales de acogida para las personas que salen de prisión. I. SALGADO