ZINEMALDIA

Zinema Eraikitzen-en izena emateko epea, zabalik

Zinemaldiak eta Okzitaniako Tolosako Rencontres Cinelatinok antolatutako Zinema Eraikitzen sailaren 26. edizioan izena emateko epea zabalik dago, eta filmak erregistratzeko eta materiala Donostian jasotzeko azken eguna ekainaren 30a da. Zinema Eraikitzen 26 irailaren 22, 23 eta 24an izango da aurten.