Martxelo DIAZ

Lomce ez ezartzeko gida, hezkuntza eredu berri baten abiapuntua

Lomce legea Euskal Herrian ez ezartzea eta hezkuntza eredu berri eta propio bat lortzea; horiek dira eragile ugarik osatu duten gidaren helburu nagusiak. Horren gaineko azalpenak emateko jardunaldia egingo dute datorren larunbatean Aguraingo Kultur Etxean.

2013ko ekainean hartutako konpromisoari jarraituz, Lomce legea Euskal Herrian ez ezartzeko gida aurkeztu dute Ikasle Abertzaleak, Sortzen, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi, UEU, LAB, ELA eta Eilas eragileek.

«Lomce inposizioari modu kolektiboan aurre egitea, berau ez aplikatzeko bidea zabaltzea eta etorkizuneko hezkuntza propioaren garapenean urratsak egiten joatea» dira gida honen helburuak, atzo Iruñean egin zuten aurkezpenean adierazi zutenez.

Hezkuntza eredu berriak izan beharko lituzkeen ardatzak hauek dira: Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa inklusibo, konpentsatzaile, integratzaile eta hezkidetzailea. Euskal Herriarentzat curriculum propioa. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra. Hezkuntza komunitatearen zein herritarren partaidetza demokratikoa hezkuntzaren gaineko erabakietan eta kudeaketan. Euskal Herrirako aurretiaz aipatutako puntuak jasoko dituen marko normatibo propioa.

«Gure gidak tresna dinamikoaren izaera du, idatzizkotik praktikara eramateko orduan tokian tokiko errealitate, erritmo, dinamika zein apustuei laguntzeko bitartekoa izan nahi baitu», gaineratu zuten ekimen honen bultzatzaileek.

Prozesu hau parte hartzea n oinarrituko dela nabarmendu zuten, eta hezkuntza komunitatearen eta herritar ororen inplikazioa lortu nahi dute. Horretarako, herri batzarrak, blogak eta eragile eta antolakundeekin bilerak jarriko dituzte martxan.

Ildo horretan, lehen urrats gisa, larunbatean Aguraingo Kultur Etxean hezkuntza komunitateari eta jendarte osoari zuzenduriko jardunaldi irekiak egingo dituzte. Aguraingo bilera parte hartze prozesuaren abiapuntua izango da, eta ikasturte honetan eta hurrengoan zehar gauzatuko da.

Alor ugari landuko dituzte Agurainen: pedagogia eta curriculuma hezkuntza eta jendartearen garapenaren zerbitzura, ebaluazioak, parte hartzea, ikasle euskaldun eleaniztunak, hezkidetza, kalitatezko hezkuntza, autonomia eta lanbide heziketa. Lantaldeak antolatuko dituzte hasieran, eta ondoren osoko bileran bilduko dira ekarpenak.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Jose Iribasi dei zuzena egin zioten: Lomce ez aplikatzeko, nafar gizarteak argi eta garbi esan baitu arau horrek suposatzen duenarekin ez dagoela ados. Gauzak horrela, arduraz jokatzeko eskatu zioten eta Aguraingo jardunaldira joateko gonbita egin zioten.

Lomce legea Parlamentu espainolean onartzea lortu bada ere, oraindik ere ikastetxeetan aplikatuko ote duten ikusteko dagoela ohartarazi zuten. «Eta hori ez da hain erraza izango», egin zuten desafio atzoko agerraldian.

IA critica el marco Heziberri 2020 en el Cámara de Gasteiz

Ikasle Abertzaleak mostró ayer su rechazó al nuevo marco pedagógico del currículum denominado Heziberri 2020. Los representantes del sindicato estudiantil, que intervinieron ante los parlamentarios presentes en la Comisión de Educación de la Cámara de Gasteiz, destacaron que el Gobierno autonómico ha diseñado este marco sin escuchar la opinión de los estudiantes. Estas críticas no fueron bien recibidas por los representantes del PNV, que interrumpieron a los jóvenes.

En declaraciones a GARA, el portavoz de Ikasle Abertzaleak, Antxon Barberia, insistió en negar que Lakua haya realizado un proceso participativo previo a la presentación de Heziberri 2020. Una herramienta que, a juicio de la organización estudiantil, no tiene por objeto hacer frente a las reformas educativas impulsadas por el Gobierno del PP.

Barberia, que durante su intervención enmarcó la Lomce dentro de un contexto socioeconómico de tendencia neoliberal, también alertó de los peligros que entraña la aprobación de una nueva reforma universitaria. A su parecer, esto supondría la mercantilización del sistema universitario. I. SALGADO