GARA BILBO

Euskaltzaindiak hamabi ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu

Euskaltzaindiak hamabi ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen atzo Donostian egin zuen osoko bilkuran. Akademiak aldian-aldian izendatzen ditu ohorezko euskaltzainak, bere arautegiaren arabera, euskarari egindako mesede bikainengatik. Azken izendapena 2010ean egin zuen.

Horrela, atzoz geroztik, 39 dira guztira Euskaltzaindiak izendatuta dituen ohorezko euskaltzainak. Hamabi izen berriak, honakoak dira: Paulo Agirrebaltzategi (Oñati, 1942), Angel Aintziburu (Luzaide, 1930), Dionisio Amundarain (Itsasondo, 1930), Xabier Amuriza (Zornotza, 1941), Xipri Arbelbide (Heleta, 1934), Antonio Campos (Orio, 1942), Maite Idirin (Ugao, 1943), Mixel Itzaina (Aldude, 1933), Jon Landaburu (Paris, 1943), Joan Marti (Tarragona, 1945), Martin Orbe (Errigoiti, 1934) eta Manu Ruiz Urrestarazu (Donostia, 1941). Horiek dira ohorezko euskaltzain berriak.