40.000 txartel

BBK Live jaialdiko uztailaren 12rako sarrerak agortu egin dira

Bilboko BBK Live jaialdiko uztailak 12rako sarrera guztiak saldu dira jada. 40.000 txartelak agortu ostean, honakoa da jaialdiko egunen baterako sarrerak agortzen diren lehenengo aldia -bederatzigarren edizioa da-. Halako arrakastaren arrazoia kartel-burua izango den The Black Keys taldea izan da. Uztailaren 10 eta 11rako sarrerak (osteguna eta ostirala) oraindik salgai daude, baina hiru egunetarako bonurik ere ez da gelditzen, salgai jarri eta hiru egunetara amaitu baitziren.