Xole ARAMENDI BILBO
Udate

Bilboko Udal Txistulari Bandak 10. urtebetetzea ospatuko du

Hamar urte joan dira Bilboko Udal Txistulari Bandak garai berria hasi zuenetik. Ospakizunak merezi bezalako jaia egingo dute gaur, modu onenean, lagunartean. Andoni Egaña, Kepa Junkera, Eñaut Elorrieta eta Los Cinco Bilbainos, besteak beste, ondoan izango dituzte.

Bilboko Euskalduna jauregian da hitzordua gaur iluntzeko 20.00etan. «X urte, hamaika lagun» ikuskizunerako musika modernoa eta doinu tradizionalak uztartuko dituen errepertorio zabal eta erakargarria prestatu dute Garikoitz Mendizabal, Bilboko Udal Txistulari Bandaren zuzendariaren esanetan. Kontzertu parte-hartzailea izan dadila nahi du. «Indartsua izango da, koktel ederra da prestatu duguna», dio.

«Beste publiko batengana iristeko garrantzitsua da XXI. mendean era desberdinetako musikak egitea eta kolaborazioak izatea. Lehen lerroko artistak dira eta azken hamar urteotan gurekin aritu dira guztiak, bai diskoetan, bai zuzeneko emanaldietan. Denak elkartuko gara eta hunkigarria izango da», kontatu du oholtza gainean elkartuko diren artistez.

Andoni Egaña bertsolariak emango dio hasiera jaiari «Herrimin» abestuz. Xabier Zabalaren musika eta Egañaren beraren hitzak ditu. Eta gonbidatuen saioa Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin bukatuko da.

Bi ardatz

Gaurko aukeratu duten errepertorio herrikoiak eta modernoak bandaren beraren izaera islatuko du. Izan ere, ohiko lanak ahaztu gabe -kale animazioak, dantzak, udal protokoloari lotutako ardurak...- esperimentazioari toki egin diote txistulariek. «Barru-barruan daramagu», aitortu du Mendizabalek.

Azken lanek ere horixe bera erakusten dute. Batetik, iazko denboraldiari amaiera emanez Xabier Zabalarekin «Gogoeta» diskoa atera zuten, new age musika ardatz hartuta. Udazkenean hasiko dira emanaldiak eskaintzen.

Bestetik, tradizioari helduz, datorren urrian erromeria giroko musikarekin osatutako diskoa kaleratuko dute. «Oso lan desberdinak dira, eta denen ezaugarri komuna da txistua», adierazi du Mendizabalek.

Oraindik txistuak eskaintzen duen aberastasuna ezagutzen ez dugulakoan dago. «Txistuak aurpegi asko ditu eta ezagutarazi egin behar dira. Iruditzen zaigu Euskal Herrian denok ezagutzen dugula txistua. Hala da, baina modu mugatuan dela esango nuke. Badago beste musika asko egiteko aukera», nabarmendu du.

Atzera begira jarrita, azken hamar urte hauen balantze «ezin hobea» egin du. «Bilbon kalean txistua jotzeko duten eredu eder eta elegante hura hartu genuen oinordekotzan eta hainbat egitasmo berri jarri ditugu martxan: Euskalduna jauregiko kontzertu denboraldia, diskografia ugaldu dugu dezente, kanpora ere dezente atera gara...», esan du.

Bilbotarren artean banda ezagunagoa egin duten ala ez galdetuta, zera dio: «Lehen txistua entzuten ez zutenak etortzen dira gure emanaldietara, kalean ere badira beren poztasuna adieraztera hurbiltzen zaizkigun hiritarrak, baina ez dakit, ez dugu ikerketa soziologikorik egin».

Hori bai, txistua jotzen ari direnean gozatzen jarraitzen dutela nabarmendu du eta hori nabaritu egiten delakoan dago.

Hiritarrei kontzertura hurbiltzeko gonbidapena luzatu die: «Benetan emanaldi ikusgarria izango da», iragarri du.

Mas de 180 musicos, cantantes y dantzaris

Más de 180 músicos, cantantes y dantzaris subirán al escenario. La Banda Municipal de Txistularis está integrada por Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi y Asier García. Junto a ellos actuarán, en un espectáculo que durará cerca de hora y media, caras conocidas en el ámbio cultural vasco como Andoni Egaña, Eñaut Elorrieta, Niko Etxart, Kepa Junkera, Gorka Sarriegi, y Pirritx, Porrotx eta Mari Motots.

También se unirán a la fiesta profesores de txistu de toda Euskal Herria, un quinteto de metales compuesto por instrumentistas de orquestas como la OSE y otras agrupaciones, los coros San Juan Bautista y Kantika de Leioa, el grupo de danzas Beti Alai y Los Cinco Bilbainos.

En el concierto participarán asimismo los gaiteros Jon Gaminde y Virginia González y los músicos Ritxi Salaberria (bajo), Iñigo Eskubi (guitarra), Juanma Urriza (batería y percusión), Argibel Euba e Iñigo Olazabal (txalaparta), Ion Garmendia (alboka) y Xabier Zabala (piano, teclados y acordeón). Este último es el autor del arreglo de la mayoría de los temas que se interpretarán hoy.

X.A.

Honi buruzko guztia: Udate