GARA

EH Bilduk «bereziki larritzat» jo ditu Idoia Mendiaren adierazpenak

Idoia Mendia PSEko buruzagi izateko hautagaiak euskara sustatzeari eskainitako dirua kritikatuz esandakoak hautsak harrotu ditu, eta atzo bertan EH Bilduk erantzun gogorra eman zion Lakuako eleduna izandakoari. Rebeka Ubera parlamentari abertzaleak «bereziki larritzat» jo zituen haren hitzak, eta PSEri euskara «neutralizatu» nahi izatea leporatu zion. Euskaraz bizi nahi duten herritarrek egunero pairatzen dituzten oztopoak gogora ekarri zituen.

Bere blogean idatzitako artikulu batean, PSEko idazkari nagusia izateko hautagaia den Idoia Mendiak adierazi zuen diru gehiegi erabiltzen dela euskara sustatzeko, eta kopuru hori apaldu egin beharko litzatekeela beste arlo batzuen mesedetan. Adierazpen hauek EH Bilduren berehalako erantzuna izan dute, oso kritikoa gainera, koalizio abertzaleko parlamentari Rebeka Uberak «bereziki larritzat» jo baitzuen Mendiak esandakoa.

Hedabideen aurrean atzo Donostian egindako adierazpenetan, Uberak aipatu zuen PSEk euskara «neutralizatu» nahi duela, eta Mendiak botatakoei bi azalpen posible ikusi zizkion: «ezjakintasuna», alde batetik, edo «hizkuntza bat nagusitzea» nahi duenaren perspektiba, bestetik. EH Bilduko ordezkariak uste du PSEko burua uste batetik abiatzen dela, hain zuzen, euskal gizartean euskararen egoera normalizatua dagoela, baina gogoratu zuen uste hori ustela dela erabat, esparru guztietan euskaraz bizi nahi duten lagunek «arazo piloa» aurkitzen baitute.

«Hori frogatzeko modurik onena bizitza osoa euskaraz egiten saiatzea da», nabarmendu zuen Uberak, azpimarratuz euskaldunon hizkuntza eskubideak egunero-egunero urratzen direla, baita Administrazioarekin dituzten harremanetan ere.

Hautetsi abertzaleak esan zuen egia dela azken urteetan euskara normalizatu eta sustatzeko ahalegina egin dela, baina gaineratu zuen ezarritako politikek ez dutela espero zen fruitua eman, eta EAJ eta PSE egin zituen horren erantzule. Hala, kritikatu zuen Mendiak «porrota onartu» ordez lana bukatutzat eman nahi duela. EH Bilduk euskaldunon eskubideen alde lanean jarraituko duela adierazi zuen Uberak, eta horretarako inbertsioak egitea eta beste politika batzuk indarrean jartzea beharrezkoa dela ohartarazi zuen.

Iniciativa para fomentar el euskara en Sukarrieta

Consciente de la preocupación de muchos padres y madres para educar a sus hijos e hijas en un entorno plurilingüe, el Ayuntamiento de Sukarrieta participa de la iniciativa «eman giltza», que presenta una plataforma online donde se ofrecen herramientas prácticas para facilitar la transmisión del euskara en la familia, según informó ayer el consistorio en una nota prensa. En la misma explica que con este mismo objetivo, también ha colaborado en la edición de la «Guía práctica para padres y madres de niños y niñas bilingües», que recoge consejos que tienen en cuenta las relaciones familiares y el plurilingüísmo, organizado en forma de respuestas a preguntas frecuentes. GARA