OMENALDIA | 62 EDICIÓN DE ZINEMALDIA

Kontseiluak bere aitortza egingo dio Euskal Zine Bilerari Zinemaldian

Azken 37 urteotan euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik Euskal Zine Bilerari aitortza egingo dio Kontseiluak. «Euskaraz bizi nahi dut» film labur lehiaketaren sari banaketa ekitaldian egingo da 22an. Donostiako Andia Kutxa aretoan izango da, 18.00etan.