GAUR8

Gazteei zuzendutako aholkuen atal bat estreinatu du Kontsumobidek

Kontsumo-gatazka gehien sortzen duten gaien inguruko aholkuen atal berri bat ireki du Kontsumobidek web orrian, gazteei zuenduta. Kezka, erabilera eta ohiturekin zerikusia duen informazioa eta orientazioa eskaintzen da.

Gazteei informazioa eta orientazioa emateko, «Aholkuak» atala eskaintzen du Kontsumobideren web orriak.
Gazteei informazioa eta orientazioa emateko, «Aholkuak» atala eskaintzen du Kontsumobideren web orriak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

“Aholkuak” izeneko atala zabaldu du Kontsumobidek bere web orrian, gazteei bereziki zuzenduta. Sare sozialetan biralak egin daitezkeen aholku «errazak» sortzea eta «kontsumoari buruzko kezketatik urrunago» dauden xede-publikoko sektoreetara iritsi ahal izateko.

Atal berriak hamar aholku ditu, eta atal finitua da; beraz, ez ditu hamar aholku baino gehiago izango, bilatzeko eta zabaltzeko erraztasunari lehenatasuna emanez.

Kontsumobideren kexen eta erreklamazioen erregistroaren arabera aukeratzen dira aholkuak, gaurkotasunaren eta kontsumo-gatazka gehien sortzen dituzten gaien arabera.

Atalaren hasieran, ondasun eta zerbitzuen kontsumoarekin lotutako kezka, erabilera eta ohiturekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiei buruzko informazioa eta orientazioa ematen da.

Horien artean, online erosketak egiterakoan wifi publikorik ez erabiltzeko gomendioa, webgune seguruak erabiltzea, onartzen diren kontratuak ulertzeko denbora erabiltzea edo eskaintzak betetzeko eskatzea dira jasotako gomendio batzuk.

Erabiltzen den hizkuntza «erraza eta zuzena» da, eta «umorearekin eta kontrastearekin jolasten da. Alderdi jakin batean arreta jartzeko eta jakin-mina sortzeko, erabiltzaileak, nahi izanez gero, aurrerago sakondu ahal izan dezan", azaldu dute Lakuako Gobernuko Turismo, Kontsumo eta Merkataritza Saileko arduradunek.

Gaineratu dutenez, «kontsumitzailearengan alerta piztea da helburua, kontsumitzailearen kontsumo-prozesuan jardunbide egokia har dezan».

Bideoak, memoria, GIFak edota podcastak

Aholku bakoitzak azpiatal bat du, eta horrek hainbat pieza ditu, webgunean bertan kontsumitu edo partekatu daitezkeenak. Izan ere, bi bideo, bi memoria, bi GIF eta podcast bat aurkituko ditu erabiltzaileak gomendio bakoitzean.

Modu lasaian eta didaktikoan, informazio gehiago ematen da, eta, era berean, jazotako benetako kasuak eta Kontsumobideren esku-hartzearekin izandako kasuen bilakaera erakusten dira.

Proiektua EJIErekin lankidetzan garatu da, eta gazteekin konektatzeko eta erabiltzaile berri horien artean kontsumo «arduratsua» bultzatzeko Kontsumobideren estrategian kokatzen da, kontsumo-modu berriak bultzatzen duten horietan zentratuta.