Nerea GOTI|2018/02/24 00:00
Aniztasuna, euskara eta eskola publikoa osagai dituen errezeta eredugarria

Euskal Herriko ikastetxerik anitzena izan daiteke Bilboko Miribilla auzokoa, hogei jatorri baino gehiago eta hainbat erlijiotako ikasleekin. Arazo sozioekonomikoek ere isla dute eskolan, eta, hala, berdintasun ezari aurre egitea eta zailtasunen gainetik emaitza akademikoak hobetzea dute erronka. Elkarbizitza koloretsua, berriz, altxor dute.