Amagoia Mujika Telleria|2018/03/03 00:00
PLANTO EGIN ZUTEN EMAKUMEAK   . Eskubideen aldeko borroka, atzera bueltarik gabeko pausoa

Parekidetasun ezaren sustraiak sakonak dira; ez da atzo goizeko desoreka. Horren kontzientzia eta horren kontrako borroka ere aspaldikoak dira. Joan den mendeko adibidea da Hernaniko Zikuñagako paper lantegikoa. Frankismo bete-betean, 30 emakumek planto egin zuten, beren lan baldintzak injustuak zirela ulertuta. Mende honetakoa da Arrigorriagako Indusal garbiketa lantegiko adibidea. Lan bera egin arren, gizonezkoek soldata handiagoa zutela-eta abiatu zuten greba bertako langileek, emakumeak gehienak. Behin jantzita, erantzi ezina da genero kontzientzia.