Beñat Gaztelumendi|2014/04/05 11:55
Eleno Alkain eta Saioa Aginako|2014/04/05 11:52
Naiara Garzia|2014/04/05 11:50
Maider Eizmendi|2014/04/05 11:50

Ez dira bost urte lehen aldiz enborren gainera igo eta horiek ebakitzen hasi zenetik; apirilaren 27an, ordea, aizkoraren munduan «erreferente eta maisu» izan den Joxe Mari Olasagastiren kontra neurtuko ditu indarrak. Lasai dagoela dio zizurkildarrak eta egunak pasa ahala patxada bera mantentzea espero du, ahalik eta lanik hoberena egiteko.

Oihana Llorente|2014/04/05 11:48

Laranja erdia al gara? Ala osorik zukua ateratzeko modukoak? Agian, marrubiekin nahastuta gozoagoa da nahasketa... Oraindik ere, gizon eta emakumeen arteko harremana instituzio bat den arren, polimaitasunak eredu anitzak marrazten dizkigu iruditegi kolektiboan. Teoriaren eta praktiken gaineko hausnarketaren kronika da honakoa.

Antton Izagirre|2014/04/05 11:47
oihana.llorente@gaur8.info|2014/04/05 11:45
«Nik beti txikira egiten dut apustu; mundua aldatu beharrean, mundua aldatuko duen belaunaldia hezi nahi izan dut»

Madrilen jaio arren, borondatezko erbesteratzeak ekarri zuen gure artera. Literatura du espresatzeko bide eta gidoigintzak eman zizkion lehen sosak. Kameraren atzeko lana eskolara eraman eta etorkizuneko belaunaldiak imajinan alfabetatuz eman zituen bi belaunaldi. Egun, literaturan murgilduta, “La verdadera historia de Matias Bran” eleberriaren bigarren alea prestatzen dabil.

Koldo Almandoz|2014/04/05 11:43
Xole Aramendi|2014/04/05 11:41
Nondik datoz gure platerean hain ohikoak diren jakiak?

Parrilan erretako txuleta eta sukaldean prestatutako bakailaoa dastatzeko aukera eskaintzen digute jatetxeek. Baita sagardotegiek ere. Parrilan erreta jaten dugun haragia eta tortillan edo frijituta eskaintzen diguten bakailaoa erabat bertakotzat ditugu euskal gastronomian. Baina, nondik datoz jaki hauek? Carnicas Goya eta Bacalaos Alkorta enpresek Europa iparraldetik ekartzen dute ondoren gure platerean jaten dugun haragia zein arraina. Izan ere, Kantauri itsasoan ez dago bakailaorik, ez eta gure larreetan horrenbesteko behirik ere.

Ruben Sanchez|2014/04/05 11:38
Orria 384/ 388