Bitartean, bizi

Gazan bonbek egun bat zeramaten isilik eta dagoeneko gazatarrak kalean zebiltzan normaltasun gosez. Normaltasun estua, larria, tenkatua, baina normaltasuna. Kaleko saltzaileak kale kantoietan, jendea bizikletan, paseoan, hainbeste egunez gerrak txikitutako kaleak zauriak bistan. Igual izango da ohituegi daudelako erasora, sarraskira, minera, baina beti nabarmentzen da gazatarren bizitzeko gaitasuna, aurrera egitekoa, sendatzekoa. Bizi ikuskera hori bizirauteko modua da segur aski.

Duela hilabete batzuk, Palestinatik etorri berritan, hala idatzi zuen Miren Amuriza bertsolariak GAUR8n: «Koloreak koloreago dira zementuzko hormen artean, irribarreak irribarreago. Ramallahn argi esan zigun Omar Barghouti BDS-ko eragileak Israelen aurkako boikotaz mintzo zela: ‘We are not here to have fun, we are here to win!’ (ez gara hemen ondo pasatzeko, irabazteko baizik)».

Baina, zer egin behar dute, bada? Bitartean, bizi. amagoia.mujika@gaur8.info